Oxirondo Gipuzkoako Bergarako auzoa, Deba ibaiaren ezkerraldean (Debagoiena). Aipagarria da Ama Birjinaren eliza. 1348. urtean bildu zen ordura arte Elgetako herriari loturik egon zen Oxirondoko herria Bergarako hirira, eta udal-alor askotan luzaroan eutsi zion autonomiari. Auzi ugari izan zuten ondoko mendeetan Oxirondoko biztanleek Bergarako udal-agintariekin, eta, 1630ean, Bergaratik bereizteko ahaleginak egin zituzten. Hori lortu ez ezik, auzo arrunt bihurtu zuten Oxirondo auzi luze baten ondoren (1651).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu