Otrantoko kanala
Otrantoko kanala[1] (albanieraz: Kanali i Otrantos; italieraz: Canale d'Otranto) Itsaso Adriatikoa (iparraldera) eta Itsaso Jonikoa (hegoaldera) lotzen dituen itsasartea da. Bestalde, Italiako hego-ekialdeko kostaldearen eta Albaniako hego-mendebaldeko kostaldearen arteko muga da. 72 km inguruko zabalera dauka.
Otrantoko kanala | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte eta sound (en) |
Sakonera | 850 m |
Eponimoa | Otranto |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°13′10″N 18°55′32″E / 40.2194°N 18.9256°E |
Kanalaren izena Italiako Apuliako Otranto hiritik datorkio. Otrantoko lurmuturra Italiako ekialderengo puntua da, Albaniatik hurren dagoena. Albaniako kostaldeko hiririk esanguratsuena Vlorë da.
1998. urtean Italiako eta Albaniako gobernuek hitzarmenez erabaki zuten Sazan irlan, Vlorëko portuaren aurrealdean, radar-estazio bat ipintzea, besteak beste, legez kanpoko immigrazioa zaintzeko.
Historia
aldatu1807. urteko abuztuan frantsesen tropek kanala zeharkatu zuten Joniako uharteak eskuratzekotan.