Ostia (Antzinako Erromako hiria)
- Artikulu hau Antzinako Erromako portu hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ostia (argipena)».
Ostia[1] edo Ostia Antica arkeologia aztarnategi handi bat da, gaur egungo Ostia (ofizialki, Lido di Ostia, Erroman) hiritik hurbil kokatua. Antzinako Erromako portu hiria zen, Erroma hiritik 25 kilometro hego-mendebaldera kokatua, Tiber ibaiaren bokalean; hala ere, ibaiak ekarritako lohien sedimentazioa dela eta, gaur egun itsasertzetik 3 kilometrora dago.
Ostia Ostia | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Roma Capitale |
Koordenatuak | 41°45′21″N 12°17′30″E / 41.755833°N 12.291667°E |
Historia | |
Kultura | Antzinako Erroma |
Zuzendariak | Italo Gismondi (en) |
ostiaantica.beniculturali.it |
Gaur egun Erromako udalerriko auzo bat da, baina Erromatar Inperioaren garaian Inperioko hiriburuaren portua eta Italiako hiri handienetakoa izan zen. Elezaharraren arabera, K. a. 634. urtean Anko Martzio erregeak sortu zuen. Inperioaren garaian merkataritza-gune garrantzizkoa izan zen, eta Kartagoren kontrako gerretan indar handia izan zuen hango portuak. Konstantinoren agintaldian hasi zen hiriaren gainbehera. Ostian egindako indusketetan, hiri zaharrak oinplano erregularra izan zuela ikusi da; kale zuzen paraleloak, bost solairuko etxeak, eta denda eta biltegi asko.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.