Orri-marka

Orri-markagailu» orritik birbideratua)

Orri-marka[1], eta batzuetan liburu-marka[2], liburu bat noraino irakurri den markatzeko ipintzen den paper, oihal edo beste material bateko zerrenda luzea da. Liburuari josia edo soltea izan daiteke.

Oihalezko orri-marka gorria liburu baten

Sarri, Liburuaren objektu apaingarri nahiz iragarki moduan erabil daitezke eta ohikoa da orri-marken bildumazaletasuna.

HistoriaAldatu

Orri-marken historiari buruz eginiko ikerketaren emaitza berrien arabera, badirudi I. mendean kodexak sortu zirenetik existitu izan direla[3]. Gaurdaino iraun duen orri-marka zaharrena VI. mendekoa da: apaindutako larruzkoa, atzealdea vellum txahal-larru finezkoa eta larruzko uhal batekin lotuta kodex kopto baten azalari (Codex A, MS 813 Chester Beatty Library, Dublin)[4]. Egiptoko Sakkara inguruan aurkitu zen, Apa Jeremiah monasterioaren hondakinen azpian. Beste liburu-marka edo berauen aztarna zaharrenak I eta XI. mende arteko kodex koptoetan aurkitu dira, eta VIII eta XII. mende arteko karolingiar kodexetan.

Orri-markak Erdi Aro osoan zehar erabili ziren. Pergaminozko banda txiki bat (edo sokatxo bat) izaten zen, orriaren ertzari atxikia. Lehen liburu inprimatuak nahiko bakanak eta baliotsuak zirenez, hasieratik pentsatu zen zerbait behar zela liburuan orriak markatzeko, orrialdeetan kalterik eragin gabe.

ErreferentziaAldatu

  1. Nola erran hiztegia
  2. Euskalterm termilogia-bankuan
  3. (Ingelesez) Szirmai, J.A.. (1999). The Archeology of Medieval Bookbinding. Ashgate ISBN 978-085-967-904-6.
  4. (Ingelesez) Lamacraft, C.T.. (1939). Early Book-Bindings from a Coptic Monastery. The Library, Fourth Series, Vol. 20 (1940), 214–233 or..

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu