Orfeo eta Euridize (Canova)
Orfeo eta Euridize Antonio Canova eskultore italiarraren talde eskultorikoa da. 1775-1776 artean egina, egun Veneziako Correr museoan dago, bertako Dantza-aretoan. Artistaren lehen lanetako garrantzitsuena da. Taldea Falier familia veneziarraren landetxeko lorategiko sarrera apaintzeko zen.[1] Lanak hasierako ospea eman zion artistari, 1776ko Igokundearen jaian egindako erakusketaren ondorioz.[2]
Orfeo eta Euridize (Canova) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Antonio Canova |
Sorrera-urtea | 1775 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Q21328992 |
Genero artistikoa | eskultura mitologikoa eta talde eskulturala |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Correr museoa |
Bilduma | Correr museoa |
Ezaugarriak
aldatuMultzoan bi eskultura independente daude, gizona, Orfeo, eta emakumea, Euridize. Vicenzako harri zuriz egina dago eta 2,04 zem.ko garaiera dute. Biek une tragikoaren irudia erakusten dute.
Esanahia
aldatuEskulturak Orfeoren mitoan inspiratuta daude, Ovidioren Metamorfosiak liburuan eta Virgilioren Georgikak lanean jasota. Eskulturen oinarrian, inskripzio batek bi poeta latindarren bertso batzuk erakusten ditu. Eskulturek Orfeok, Hadesetik azalera itzuliz, bere emazte Euridizeren itzalak benetan jarraitzen dion ikusteko buelta ematen dion une tragikoa erakusten dute. Une horretan, etsipenez, Euridize azkenekoz ikusten du Orfeok; emakumea, atsekabe eta gaitzespenez, ilunpetan desagertzen hasten da, Hadesera itzultzera beharturik.
Iruditegia
aldatu-
Euridize.
-
Orfeo.