Oremahai edo oraska[1] ontzi, azpil eta mahai baten arteko altzari eta tresna da, gari edo arto orea lantzeko eta harekin opilak egiteko erabiltzen dena. Batzuetan tapa ere izaten dute, egindako ogia bertan gordetzeko[2].

Gariaren zikloan, ogia egiteko, tresna inportantea izan da mekanizazioaren aurretik. Jose Angel Urkia araoztarra haurtzaroko kantuaz oroitzen da, 2022ko Twitterreko txio kate bateam: "Txiki banintzan haundi banintzan; maiatzian burua nintzan, berrogeigarren egunerako eromahaixan ora nintzan".[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Fundazioa, Elhuyar. «artesa» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  2. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  3. Urkia, Jose Angel. (2022). «Garixa Oñatin» Twitter (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).

Kanpo estekak aldatu