Orein Gorriaren leizeko gizaki

Orein Gorriaren leizeko gizakik Homo generoko gizaki arkaikoak izan ziren. Duela 14.500 eta 11.500 urte inguru bizi ziren hego-mendebaldeko Txinako Orein Gorriaren (Maludong) eta Longlin leizeetan.

Orein Gorriaren leizeko gizakien fosilak.

Homo sapiensen ezaugarri morfologiko moderno eta arkaikoen nahastea dute[1] eta litekeena da Denisovako gizaki eta gizaki moderno baten arteko hibrido bat[2] edo "gizaki goiztiar moderno sendoa, egungo melanesiarren antzekoa".[3] Leizean orein handiak prestatzen zituztenez, bere izena eman zieten.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Carton Virto, Eider. (2012/03/22). «DNA, Asia eta giza eboluzioaren aberastasuna» zientzia.eus.
  2. a b (Ingelesez) Barras, Colin. (2012-03-14). «Chinese human fossils unlike any known species» New Scientist.
  3. (Ingelesez) Owen, James. (2012-03-14). «Cave Fossil Find: New Human Species or "Nothing Extraordinary"?» National Geographic News.

Kanpo estekak

aldatu