Ophiocordyceps gracilis

Ophiocordyceps gracilis Ophiocordycipitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Ophiocordyceps gracilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaOphiocordycipitaceae
GeneroaParaisaria
Espeziea Paraisaria gracilis

Sinonimoa: Cordyceps gracilis.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 4 eta 10 mm bitarteko garaierako eta 3 eta 6 mm bitarteko lodierako buru obalatu batez osatua, arre-laranja kolorekoa, batzuetan peritezioko ostioloengatik, ilunago ildaskatua eta punteatua.

Hanka: Zilindrikoa, 25 eta 40 mm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 mm bitarteko lodierakoa, hori-laranja kolorekoa, arre-laranja zurbil kolorekoa, ilunagoa oinarrirantz, ezkata finekin. Hanka lurperatutako hildako lepidopteroen larbatik zuzenean sortzen da.[2]

Etimologia: Cordyceps terminoa grekotik dator eta, zapaburua esan nahi duen "cordylos" hitzetik etor liteke

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan, lurperatutako lepidopteroen larbetan hazten da, Conopodium bourgaei landarearen inguruan, baliteke landarea larben elikagaia izatea. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 808 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak aldatu