Omar Halleslevens

politikari nikaraguarra

Moisés Omar Halleslevens Acevedo (La Libertad, 1949ko irailaren 4a) militar eta politikari nikaraguarra da, 2012ko urtarrilaren 10etik 2017ko urtarrilaren 10era Nikaraguako presidenteorde izan zena.

Omar Halleslevens

Minister-Delegate of the President of the Republic (en) Itzuli

2017ko urtarrilaren 11 -
Nikaraguako Presidenteordea

2012ko urtarrilaren 10a - 2017ko urtarrilaren 10a
Bizitza
JaiotzaLa Libertad (Nikaragua)1949ko irailaren 4a (74 urte)
Herrialdea Nikaragua
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNazio Askapenerako Fronte Sandinista

Biografia aldatu

La Libertaden jaio zen,1949ko irailaren 4an, abeltzaintzan aritzen zen familia batean.

Gerrillari sandinista aldatu

1966an, Farmazia ikasketak utzi zituen Leongo UNANen, Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren (FSLN) gerrillan sartzeko.

1974an, "Juan José Quezada" gerrilla zutabea osatu zuen, Anastasio Somoza Debayleren erregimenean goi funtzionarioa zen José María Castillo Quanten etxea erasotzeaz arduratu zen bera. Operazioak hainbat preso politikoren askapena negoziatzeko balio izan zuen, horien artean Daniel Ortegarena.

Herri Iraultza Sandinistaren garaipenaren ondoren, 1979ko uztailak 19an, Komandante Gerrillari titulua eta Brigadako Komandante gradu militarra jaso zituen.

Gobernu sandinista 1979-1990 aldatu

XX. mendeko 80ko hamarkadako gobernu sandinistan, Herri Armada Sandinistaren (EPS) Zuzendaritza Politikoko burua izan zen. Ondoren, Kontrainteligentzia Militarreko (CIM) burua izan zen.


Kanpo estekak aldatu