Olazar (Badaia)
Euskal Herriko mendia
Olazar Arabako mendebaldean dagoen mendia da, Badaiako mendilerroan kokatutakoa. Zehazki, Ganaltoko tontorraren ekialdean kokatuta dugu.
Olazar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 883 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′42″N 2°48′04″W / 42.91167°N 2.80111°W |
Mendikatea | Badaiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Abiapuntuak
aldatuBide nagusia Otogoiendik (551 m) datorrena da, ordu 1 eta 15 minutuko igoerarekin. Los Goros izeneko kobazuloetatik (598 m) gertu igarotzen da bidea. Azkeneko honetan antzinako giza aztarnak topatu zituzten.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |