Iruñeko oinzubiak
Oinzubiak Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Labriteko jaitsierako eremua eta Magdalena auzoak elkarlotzen ditu. Done Jakue Bidea igarotzen den lekuan dago, erromesen ostatua den Paderborn etxearen inguruan.
Oinzubiak | |
---|---|
Txirrindulariak oinzubien zeharkatzen | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W |
Helbidea | Magdalena |
Udalerria | Iruñea, Nafarroa Garaia |
Historia | |
Irekiera | 1950eko hamarkada |
Deskribapena | |
Garaiera | 1525 m |
Azpiegitura | |
Gurutzatzen du | Arga ibaia |
Eramaten du | Magdalenako bidea |
Zubibegiak | 1 |
1950eko hamarkadan eraiki zen, Iruñeko hirigunea, Magdalena auzoa, Burlata eta Atarrabiaren arteko oinezkoen pasabidea izan zedin. Betoizko blokeekin egindako ilara batzuk ziren, beren artean bereiziak zeuden eta goiko aldean ohol zabalak zituztek, oinez igaro ahal izateko. Dena den, ibaia handitzen zenean, urak ohol zabal horiek eraman egiten zituen eta oinezkoek bloketik blokerako jauzia egin behar izaten zuten, Secretos del corazon filmean Montxo Armendariz zinemagileak erakutsi zuen moduan.
2000. urtean egungo oinzubiak jarri zituzten. Ziurrenik, oinezkoentzat seguruagoak izango dira, baina oraingo horiek xarma gutxiago dute.