Oinaztarren gurutzea Murgian (Zuia, Araba) dagoen XV. mendean eraikitako harrizko gurutze bat da. Fernando Zarate, Ausarta, oinaztar buruzagi arabarraren hilketaren omenez eraiki zen. Zarate Pedro Abendañoren agindupean zegoen Chopino Anuntzibai, Urkizuko ezkutaria, ganboarrrak hil zuen, Leinu gerren testuinguruan. Zaratek, Ganboarrek Zuiako harana bereganatzea ekiditeko asmoz, Murgia defendatzen ari zela galdu zuen bizia.

Oinaztarren gurutzea
Jatorria
Sorrera-urteaXV. mendea
Ezaugarriak
Materiala(k)harria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaMurgia
Koordenatuak42°57′20″N 2°49′10″W / 42.95564°N 2.81942°W / 42.95564; -2.81942
Map

Oinaztarren gurutzea Fernando Zarate hil zuen tokian bertan eraiki zen 1450ean. Gaur egun udaletxearen eta San Migel elizaren arteko plazan kokatuta dago.[1]

Gurutzearen aurrean dagoen inskripzio elebiduna duen plaka bat dago. Honakoa dio euskaraz:

« Hementxe hil zen Fernando de Zarate jauna, Zuia Haraneko biztanleen eskubideak defendatzearren. Ausarta zen eta oinaztarren bandoko burua. 1450ko Zuia »

Erreferentziak aldatu

  1. "Fernando de Zarate", Auñamendi Eusko Entziklopedia

Kanpo estekak aldatu