Oilasko jokoa nekazari munduko ohitura zen. Gutxienez Amasan (Villabona), Askizu (Getaria) eta Igeldon praktikatzen zen. Gaur egun, animalien zaleen kritikak direla eta, ez da egiten.[1] Ugalkortasunarekin lotutako erritoa zen. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[2]

Ohitura aldatu

San Joan hirugarreneko bazkalondoan eta beste festa batzuetan zenbait herritan egiten zen jokoa. Herriko bi gazte talde goizeko seietan jaiki eta oilasko-biltze izeneko eskean ateratzen ziren, tabernaren batean kafea hartu ondoren, txapela, brusa eta abarkak jantzirik. Talde bakoitzak haga bana eramaten zuen eta bertatik esekitzen zituzten oilaskoak. Arratsaldean, plazako lurrean kaxa bat jarri estalki zulodunarekin eta hegaztia zulotik lepoa agerian zuela jartzen zen. Ondoren, txistu soinuarekin, gazte batek begiak estali eta eskuan zeraman ezpataz oilaskoari lepoa mozteari ekiten zion. Oilasko horiekin afaria egiten zen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu