Ofelia (satelitea)
Ofelia, edo Urano VII, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da. Ez da nahastu behar (171) Ofelia asteroidearekin.
![]() | |
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Richard J. Terrile / Voyager 2 |
Data | 1986ko urtarrilaren 20an |
Kategoria | Satelite natural eta moon of Uranus (en) ![]() |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Urano |
Ardatzerdi handia | 53.763,39 km |
Eszentrikotasuna | 0,0099 |
Orbita-periodoa | 0,37640039 |
Makurdura orbitala | 0,0099° |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 5,4 ×1016 |
Dentsitatea | 1,3 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,0070 m/s2 |
Albedoa | 0,07 |
Tenperatura | ~89 |
Ezaugarri fisikoakAldatu
Orbita-ezaugarri nagusiez eta neurriaren zenbatespenaz gainera, ezer gutxi ezagutzen da satelite honi buruz. Voyager 2ren irudietan objektu luzanga gisa ageri da, ardatz nagusia Uranorantz duela.
Ofelia eta Kordelia sateliteek Uranoren epsilon eraztuna egonkortzen dute. Beraz, satelite artzaina da.
AurkikuntzaAldatu
Richard J. Terrilek aurkitu zuen 1986an, Voyager 2k urte bereko urtarrilaren 20an egindako argazkiak aztertzean. Ez zen berriro ikusi, 2003an Hubble teleskopioak berriro aurkitu zuen arte.
IzendapenaAldatu
Hasieran, S/1986 U 8 behin-behineko izendapen sistematikoa eman zitzaion, eta, geroago, Ofelia behin betiko izenaz bataiatua izan zen. Satelitearen izena William Shakespeareren Hamlet obrako Ofelia pertsonaiaren izenetik dator.