Odoo enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna informatikozko multzo libre bat da. Aurreko bertsioetan OpenERP esaten zitzaion, eta TinyERP ere bai lehenago.

 Odoo
Jatorria
Sorrera-urtea2004
Azken bertsioa16.0
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPython eta JavaScript
Irakur dezakeLinux, UNIX-moduko, macOS eta Microsoft Windows
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Lesser General Public License, GPLv2 eta lizentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaOdoo SA (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz
www.odoo.com
Iturri-kodeahttps://github.com/odoo/odoo

ERP software mota honek enpresa edo erakunde baten datu gehienak kudeatzen ditu, bere jardunaren inguruko datu guztiak koordinatuz (igorri eta jasotako fakturak, kontabilitatea, proiektuen inguruko informazioa, bezero eta hornitzaileen informazioa, langileen inguruko informazioa, egutegia eta abar).[1]

ERP (Enpresa Baliabideen Plangintza; ingelesez: Enterprise Resource Planing) eta CRM (Client Resource Management) sistema batean oinarritzen den aplikazio modularra da Odoo. Bezero-zerbitzari eskema bati jarraitzen dizkioten osagai ezberdinak ditu eta LGPLv3 lizentzia askean zabaltzen da.

Lizentzia aldatu

Alde batetik, Odoo bertsio komunitario bat dago LGPLv3 lizentziarekin kode ireki moduan zabaltzen dena, eta bestetik Belgikako Odoo S.A. enpresak garatu duen enpresa-bertsioa. SAP ERP eta Microsoft Dynamics paketentzako alternatiba da kode irekian.

Merkatuan dauden ERP soluzio ezagunenak pribatiboak dira, hau da, hornitzailearena da programa (ez da erosten, lizentzia bat alokatzen da) eta iturburu kodera ez dago sarbiderik. Beraz, hornitzaile jakin bati guztiz lotuta geratzen da erakundea, oso autonomia txikiarekin. Odoo pisu handia hartzen ari da ERP gisa software libreko soluzio moduan. 10 urte baino gehiagoko eskarmentua duelako eta edonork hornitzailerik gabe bere kasa instalatu dezakeelako, software libreko programa da-eta.[1]

Zerbitzuak aldatu

Enpresarako software-pakete honek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Softwarearen barne egitura, nukleoko modulu batetik abiatuta eremu bakoitzarentzat gutxieneko modulu sorta batez osatuta dago. Guzti honekin batera, eremu desberdinen informazioaren partekatze ona bermatzeko, lan fluxuak erabiltzen ditu.

Sistema hau multiplataforma dela argi dago, GKT edota web nabigatzaile bidezko bezeroekin konekta gintezke sistemaren zerbitzarira eta Linux, Windows zein, Mac OS X plataformetarako egokitua dago. Datu gordailu moduan berriz PostgreSQL datu basea erabiltzen du eta Python programazio lengoaian oinarritzen den OpenObject framework-ean idatzita dago. Beraz, sistemaren egokitzea edota inplantazioa beste sistemetan baino garbiagoa izatea bermatzeaz gain, beste baliabide batzuk baino denbora tarte gutxiagoan egin ahal izatea ahalbidetzen du.

Odoo definizioz momentuan merkatuan existitzen den Kode Irekiko ERP garrantzitsuenetariko eta sinpleenetariko bat bezala aurkezten zaigu.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Oleaga, Amaia; Udabe, Leire; Lizarralde, Mikel. (2019). «Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Kanpo estekak aldatu