Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxua
Izarretako Gerra I. Atala: Mamu Mehatxua (ingelesez Star Wars Episode I: The Phantom Menace) 1999ko zientzia-fikziozko abentura filma da, George Lucas estatubatuar zinemagileak idatzi eta zuzendu zuena. Lucasfilmek ekoitzi eta 20th Century Foxek banatu zuen. 2002ko Izarretako Gerra II. Atala: Klonen Erasoa filmak eman zion segida.
Argumentua
aldatu1977ko Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filma baino 30 urte atzerago girotua dago. Bertan, Darth Vaderren haurtzaroa, Obi-Wan Kenobiren iragana eta Sitharen berragerpena, bai eta Alde Ilunak Jedi zaldunak nola bereganatzen dituen ikus daiteke. Merkataritza Federazioak Amidala erregina gazteak gobernatzen duen Naboo planeta txikia blokeatu berri du; ekintza hau Sith Darth Sidiousek gauzatutako egitasmoa da, horretarako ezkutuan mantenduz Federazioaren agintepean dauden neimoidiarretaz baliatzen delarik. Qui-Gon Jinn jedi zalduna eta haren ikaslea den Obi-Wan Kenobik Amidala printzesa Coruscant hirira joan dadin konbentzitzen dute, hau Errepublikaren hiriburua eta Jedi Kontseiluaren egoitza da, bertan mehatxua ezeztatzen saiatzeko. Baina blokea ekiditen saiatzean, erreginaren espaziontziak kalteak jasaten ditu, bere eskifaiak basamortuz beteriko urruneko Tatooine planetan lurrartzera derrigortua dagoelarik...
Kritika
aldatuAdituen esanetan, atal honek seriearen barruan kalitate gutxien duen filmetako bat da.[1] Zale askok ere Episode I delako hau ez dute leku onenean uzten, haurrentzako ikuspegia eman diolakoan; horregatik, hain zuzen ere, umeekin ikusteko pelikula aproposa eta dibertigarria izan daiteke[2].
Aktoreak
aldatu- Liam Neeson (Qui-Gon Jinn).
- Ewan McGregor (Obi-Wan Kenobi).
- Natalie Portman (Amidala erregina).
- Jake Lloyd (Anakin Skywalker).
- Ian McDiarmid (Senador Palpatine/Darth Sidious).
- Pernilla August (Shmi Skywalker).
- Oliver Ford Davies (Sio Bibble).
- Hugh Quarshie (Panaka kapitaina).
- Ashmed Best (Jar Jar Binksen ahotsa).
- Anthony Daniels (C3-PO).
- Kenny Baker (R2-D2).
- Frank Oz (Yodaren ahotsa).
- Terence Stamp (Finis Valorum kantzillerra).
- Andrew Secombe (Wattoren ahotsa).
- Ray Park (Darth Maul).
- Samuel L. Jackson (Mace Windu).
- Sofia Coppola (Saché).
- Keira Knightley (Sabé, Decoy erregina)
- Silas Carson (Nute Gunray eta Ki-Adi-Mundi).
- Lewis McLedo (Sebulbaren ahotsa).
- Gin Clarke (Adi Gallia).
- Hassani Shapi (Eeth Koth).
- Michaela Cottrel (Even Piell).
- Warwick Davis (W. Wald eta Weazel, Yodaren ekintza eszenak)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Benítez, Sergio. «Star Wars | 'La amenaza fantasma', ¿para qué?» https://www.espinof.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 17a).
- ↑ Larrañaga, Oier Gorosabel. «Star Wars Episode I: The Phantom Menace» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
Kanpo estekak
aldatu- Star Wars I. Atala: Mehatxu Mamua filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)