Gilramos Libkath

Gilramos Libkath Star Wars film sagako pertsonaia bat da.

Gilramos Libkath
Star Warsen unibertso hedatua
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Gilramos Libkath Nute Gunrayren aholkularia izan zen neimoidiar bat zen hau Geonosisen egon zenean. Libkath Gunrayren finantza aholkulari garrantzitsua zen, eta bere sorlekua Kato Neimoidia planeta zen. Eurentzat zorionez, biek ihes egin zuten Errepublika Galaktikoak Geonosis planetari egin zion erasotik.

Klon Gerrak hasi eta pare bat hilabetera, Gilramos Libkathek Merkataritza Federaziotik desertatu zuen eta Tatooine izeneko urruneko planeta batetara bizitzera joan zen, non esklabo gazteen tratalari bezala lanean aritu zen. Han "Libkath ugazaba" bezala ezagutu zuten bere ume esklaboek, euren eskuetan segurtasun gailuak zeramatzatenak ihesik egiteko aukerarik ez izateko eta hala Libkathentzat lapurtzen zuten.

Jabba Hutta izeneko tokiko trafikatzaile bat galera larriak jasaten ari zen arma kargamentuetan, Libkathen zerbitzariek lapurtzen zituztenak, ondoren armada separatistei bidaliak zirenak. Honela, Libkath ugazaba, zenbait hilabetetan hiru ordainsari bilatzaile baino gehiago saihestu ondoren, oso gaztea zen baten aurrean erori zen, Boba Fett izenekoa.

Kanpo estekakAldatu