Ekialdeko Nusa Tenggara

Nusa Tenggara Timur» orritik birbideratua)

Ekialdeko Nusa Tenggara (indonesieraz: Nusa Tenggara Timur) Indonesiako 34 probintzietako bat da, Sondako uharte txikiak izeneko uhartediaren ekialdea hartzen duena, Timor uhartearen mendebaldeko zatia barne. 48.718 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 5.265.340 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kupang da.

Ekialdeko Nusa Tenggara
 Indonesia
Borassus flabellifer.jpg
Flag of East Nusa Tenggara.svg Coat of arms of East Nusa Tenggara.svg
Administrazioa
Estatua  Indonesia
ISO 3166-2 ID-NT
Hiriburua Kupang
Governor of East Nusa Tenggara (en) Itzuli Frans Lebu Raya (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 10° 11′ S, 123° 35′ E / 10.18°S,123.58°E / -10.18; 123.58Koordenatuak: 10° 11′ S, 123° 35′ E / 10.18°S,123.58°E / -10.18; 123.58
IndonesiaEastNusaTenggara.png
Azalera 48.718 km²
Mugakideak Mendebaldeko Nusa Tenggara, Molukak, Cova Lima Municipality (en) Itzuli, Oecusse Barrutia eta Bobonaro Municipality (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 5265340 bizt. (2014[1])
Dentsitatea 108 bizt/km²
Informazio gehigarria
Talde etnikoak Atoni edo dawan (%22), manggarai (%15), sumba (%12), belutarrak (%9), lamaholot (%8), rotetarrak (%5), lio (%4)[2]
Ordu eremua UTC+08:00
http://nttprov.go.id/ntt2016/

GeografiaAldatu

550 bat uhartek osatzen dute probintzia hau. Hiru garrantzitsuenak Flores, Sumba eta Timorren mendebaldeko zatia dira. Timorren ekialdeko zatia errepublika independentea da, Ekialdeko Timor deritzona. Beste uharte batzuk Adonara, Alor, Ende, Komodo, Lembata, Menipo, Raijua, Rincah, Roti, Savu, Semau eta Solor dira.

DemografiaAldatu

2015eko erroldaren arabera, Ekialdeko Nusa Tenggaran 5.265.340 pertsona bizi dira, 48.718 kilometro koadroko eremuan[1]; biztanle dentsitatea 108 biztanle kilometro karratuko da. Erlijio nagusia kristautauna da, %55 katolikoak eta %32 protestanteak; %9 musulmanak dira, eta gainontzeko %4a budista eta hinduisten artean banatzen da.

Probintzia hau Indonesiako pobreenetako bat da. 2004ko estatistiken arabera, biztanleen %28 pobrea zen, Indonesian, aldiz, %17. Urte horretan, errenta gordina pertsonako 2,9 milioi errupia izan zen Ekialdeko Nusa Tenggaran, eta 9,5 milioi errupia Indonesian[3].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Kode dan Data Wilayah Administrasi Pemerintahan (Permendagri No.56-2015). kemendagri.go.id . Noiz kontsultatua: 2016-9-13.
  2. Institute of Southeast Asian Studies. (2003). Indonesia's Population: Ethnicity and Religion in a Changing Political Landscape. .
  3. Development Challenges in East Nusa Tenggara. in: Smeru, 6, 2006ko urria-abendua. smeru.or.id . Noiz kontsultatua: 2016-9-13.

Kanpo estekakAldatu