Novera Ahmed

Bangladeshko artista

Novera Ahmed (Chittagong, Bangladesh, 1939ko martxoaren 29a - Haute-Isle, Frantzia, 2015eko maiatzaren 5a). Bengalako eskultore eta margolaria zen.[1][2]

Novera Ahmed
Bizitza
JaiotzaChittagong1939ko martxoaren 29a
Herrialdea Bangladesh
 Britainiar Raj
 Pakistan
Lehen hizkuntzabengalera
HeriotzaHaute-Isle2015eko maiatzaren 5a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaCamberwell College of Arts (en) Itzuli
Dr. Khastagir Government Girls' School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Sortzez Bangladeshekoa, Novera Ahmed Londresera joan zen Camberwell School of Arts and Craftseko eskoletara, 1951tik 1955era, eta, gero, Venturi Venturinorekin formatu zen, Florentzian eta Vienan.[3][2] Europaren eta bere sorterriaren arteko joan-etorriko bidaien ondoren, Bangladeshekiko lotura oro bertan behera utzi, eta Frantziara joan zen bizitzera, 1970eko hamarkadan.[4]

Obra aldatu

Bangladesheko lehen eskultore modernotzat ekarria da Novera Ahmed.[5] Salima Hashmi artista eta arte-historialariaren iritziz, bere herrialdean eskultura-estilo garaikidea sartu duen artista da Ahmed.[3]

1956 eta 1960 artean, ehun bat eskultura landu zituen, eta horietatik 33 Bangladesheko Museo Nazionalean daude gaur egun.[6] Lehen erakusketa Daccan egin zuen, 1960an: eskultura-multzo bat erakutsi zuen, gehienak zementuzkoak.[3]

Hamidur Rahmanekin eta Gean Deleuranekin Shaheed Minar diseinatu izanagatik da ezaguna, hots, hizkuntzaren aldeko mugimenduaren martirien oroitzapen-monumentu nazionala.[5]

Iruditegia aldatu

Aintzatespena eta goraipamenak aldatu

  • 1997an Ekushey Padak eskuratu zuen, Bangladesheko Kultura Gaietarako Ministerioak urtero emana.[5] Hori da herrialdeko bigarren goraipamen zibil garratntzitsuena. Bere jaioterrian aintzatespena egin zioten 2017an, Bengalako gobernuak artistaren zenbait obra erosteko finantzazio-plan bat iragarri zuenean.[7]
  • 2018an Novera Ahmed Museoa inauguratu zuten, La Roche-Guyonen (Frantzia).[8]
  • 2019ko martxoaren[9] 29an, Google doodle batek bere jaiotzaren urteurrena ospatu zuen.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu