Novelas ejemplares, euskaraz Eleberri eredugarriak, Miguel de Cervantes idazleak 1590etatik 1612 arte idatzi zituen kontakizun laburren bilduma da. Bilduma 1613an argitaratu zen, Madrilen, Juan de la Cuestaren eskutik eta On Kixote Mantxakoaren lehenego atalak arrakasta ezagutu ondoren.

Novelas ejemplares
1613 cervantes novelas exemplares.png
Jatorria
Egilea Miguel de Cervantes
Argitaratze-data 1613
Jatorrizko izenburua Novelas exemplares
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa eleberri laburra eta Ipuin bilduma
Hizkuntza gaztelania
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Zakurren berriketaldia eleberriaren irarlana, Antonio de Sancha, 1783.

Eleberrion helburuaAldatu

Eleberri labur hauen helburua nahiko polemikoa da eta eztabaida franko eragin ditu. Izenburu orokorrari kasu egiten badiogu, eredugarri kontzeptuari alegia, haien helburua didaktikoa eta moralizatzailea izango litzateke. Idazleak haien bitartez irakurleari zerbait irakatsi nahi dio. Baina asmo hori ez dago hain garbi eleberrien edukiak aztertzen baditugu, edo ez behintzat narrazio guztietan; sarritan ere entretenitzeko asmoa nabaria da. Cervantesek, bestetik, liburuaren hitzaurrean zera dio: horrelako narrazioak modan zeuden garai hartan baina guztiak beste hizkuntzetatik itzuliak ziren, batez ere italieratik. Horren aurrean, egileak bere narrazio propioak eta gazteleraz sortu nahi zituen, narrazio originalak, inori ez kopiatuak. Beraz, helburu didaktikoarekin batera edo, agian, horren gainetik, modako literatura gazteleratzeko asmo garbia azaltzen du egileak.[1] Halaber, izenburua Elizaren eta Inkisizioaren aurrean itxura gordetzeko modu bat izan zitekeen.

EleberriakAldatu

Hamabi narrazio dira eta bi taldetan sailkatzen dira nahiz eta askotan mugak oso garbiak ez izan:

  • Idealistak: amodiozko abenturak islatzen dituztenak. Italiar eragin zuzena erakusten dute:
    • La española inglesa («Ingeles espainola»)
    • El amante liberal («Maitale liberala»)
    • Las dos doncellas («Bi dontzeilak»)
    • La señora Cornelia («Cornelia anderea»)
    • La fuerza de la sangre («Odolaren indarra»)
    • El celoso extremeño («Extremadurar jeloskorra»)
    • El casamiento engañoso («Gezurrezko ezkontza»)
  • Errealistak: Errealismoz eta psikologia handiz, gizartearen hainbat alderdi ukitzen dituzten obrak. Ezagunenak dira:
    • Rinconete y Cortadillo («Rinkonete eta Kortadillo»)
    • El coloquio de los perros («Zakurren berriketaldia»)
    • El licenciado Vidriera, («Kristal lizentziatua»)
    • La gitanilla («Ijito neska»)
    • La ilustre fregona («Txukundari argia»)

Eleberriak euskarazAldatu

Cervantesen lanak euskaratzea euskaldun askoren helburu garrantzitsua izan da aspalditik. Liburu honen kasuan Lukas Dorronsoro ataundarrak 1980. hamarkadan eleberri hauetako batzuk euskaratu zituen. Guztiak Donostiako La Primitiva Casa Baroja argitaletxean plazaratu ziren. Hauek dira:[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Novelas ejemplares