Notker Balbulus
Notker Balbulus, Notkerus Balbulus edo, baita ere, Notker de San Gall (ca. 840 – 912) San Galoren abadiaren monjea izan zen. Poeta eta musikagilea izan zen. Balbulus bere izengoitia zen eta "Totela" esan nahi zuen. 1512an, Julio II.ak Dohatsu izendatu zuen.
Notker Balbulus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jonschwil eta Elgg, 840 |
Herrialdea | Karolingiar Inperioa |
Heriotza | Sankt Gallen, 912ko apirilaren 6a (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, musikagilea, musikologoa, historialaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Obra
aldatuNoktero Erdi Aroaren erlijio poeta garrantzitsuenetariko bat da. Hari esker Alemanian erlijio lirika mota berri sartu zen: sekuentzia. Berea da ere Gesta Caroli Magni kronika, bere garaiko Frantziaren gertaeren azalpena; kronika hori garai horren ezinbesteko informazio iturria da. Dena dela, ez dakigu oso ondo zeintzuk izan ziren bere lanak; askoren egilearen inguruko informazioa iluna da. Adibidez, Media Vita ereserkia egotzi zaio baina denborarekin hori ez zela egia ikusi da.
Bere testuen edizioak
aldatu- Gesta Karoli Magni, Hans F. Haefelek argitaratu zuen Monumenta Germaniae Historica, Scriptores rerum germanicarum, Nova series, XII, Berlin, 1959 (Digital MGH[Betiko hautsitako esteka])
- Opera Omnia, Jacques Paul Mignek Patrologie Latine liburuan plazaratu zuen, 131 liburuki (extraits)