Norwegian Wood (This Bird Has Flown)
Norwegian Wood (This Bird Has Flown) (euskaraz literalki Norvegiar Egurra (Hegazti Honek Hegan Egin Du)) The Beatles britainiar musika taldearen abesti bat da. Hitzak John Lennonek idatzi zituen, doinua berriz Lennon eta Paul McCartneyren arteko elkarlanetik atera zen. Lehenbiziko aldiz 1965ean argitaratutako Rubber Soul diskoan agertu zen. Noizbait telebistako iragarki edo zinemako filmeren baten soinu banda ere izan da.
Norwegian Wood (This Bird Has Flown) | |
---|---|
The Beatlesen musika-lana | |
Egilea(k) | The Beatles |
Argitaratze-data | 1965 |
Izenburua | Norwegian Wood |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | George Martin |
Hitzak | John Lennon eta Paul McCartney |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Lennon Paul McCartney |
Bideoa | YouTube |
Bitxikeria
aldatuMendebaldeko edo Europako musikan indiar musika tresna bat jo izan zen lehendabiziko abestietako bat da (hain zuzen ere, abestiaren hasiera eta amaieran George Harrisonek sitar izeneko musika tresna jotzen entzun liteke).
Kanpo estekak
aldatu- The Beatles taldearen Norwegian Wood (This Bird Has Flown) abestiaren bertsioa entzungai (Ingelesez)
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |