Norvegiako eskubaloi selekzio nazionala

Norvegiako eskubaloi selekzio nazionala Europako hoberena da historikoki emakumezkoen mailan, eta munduko hiru hoberenen artean dago txapelketa horren ibilaldi historiko guztia kontuan hartuta. Gizonezkoen maila apalagoa da, baina selekzio hoberenen artean dago ere bai.

Palmaresa aldatu

Europan aldatu

Emakumezkoak aldatu

Europako Eskubaloi Txapelketan, selezkioak ibilbide guztiz arrakastatsua eduki du, 7 aldiz txapeldun geldituta eta historiako talderik onena izanda: 1998an, 2004an, 2006an, 2008an, 2010ean, 2014an eta 2016an.

Zilarra 3 aldiz eskuratu dute (1996, 2002 eta 2012an) eta brontzea behin (1994an).

Gizonezkoak aldatu

Laugarren postuan gelditu zen 2016an, eta seigarren 2008an. 2018ko edizioa barne, 8 aldiz sailkatu dira txapelketa honetarako.

Munduan aldatu

Emakumezkoak aldatu

Munduko Txapelketan txapeldunak izan dira bestela 1999an, 2011an eta 2015ean, hiru aldiz. Txapeldunordeak 4 aldiz (1997, 2001, 2007 eta 2017an) izan dira, eta brontzea lortu dute beste 3 aldiz. 10 domina guztira lortu dute orain arte.

Gizonezkoak aldatu

Txapeldunordeak izan ziren 2017an. 14 aldiz sailkatu dira guztira txapelketa honetan.

Jokalari nabarmenenak aldatu

Emakumezkoak aldatu

Gizonezkoak aldatu

Kanpo estekak aldatu