Norrström Baltiko itsasora isurtzen den Suediako ibaia da.

Norrström
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1 km
Geografia
Map
Koordenatuak59°19′43″N 18°04′17″E / 59.3286°N 18.0713°E / 59.3286; 18.0713
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Hidrografia
Arroaren azalera22.650,2 km²
LakuakMälaren, Riddarfjärden (en) Itzuli eta Stockholms ström (en) Itzuli
IturburuaRiddarfjärden (en) Itzuli
Bokalea
()
Saltsjön, Stockholms ström (en) Itzuli eta Itsaso Baltikoa

Geografia

aldatu

Mälaren lakuaren irteera nagusia da, Riddarfjärden eta Strömmen badien artean doana,Stockholm erdialdean. IIparraldean Norrmalm barrutia du, eta hegoaldean berriz Stadsholmen uhartea. Ibaiaren baitan Strömsborg eta Helgeandsholmen uharteak daude. Norrström ibaiak Vasabron, Riksbron, Norrbro eta Strömbron zubiak zeharkatzen ditu.

Norrström Riddarfjärden badian hasten dela kontsideratzen da, Strömsborg uhartearen eta Vasabron zubiaren ondoan. Helgeandsholmen uharteak ibaia bi ildotan banatzen du, bakoitza bere hesiarekin uraren emaria erregulatzeko; ipar aldean Norrbro zubia dago, eta hegoaldeko ildoari Stallkanalen esaten zaio.

Helgeandsholmenetik ekialdera, ibaiaren fluxua zabalagoa eta lasaiagoa da, Strömmenera bidean (Norrström ibaiaren eta Strömmen badiaren artean ez dago muga zehatzik). [1]

Historia

aldatu

Norrström XIII. mendean sortu zela uste da: lur-altxatze tektonikoaren eraginez, Mälaren aintziraren eta Itsaso Baltikoaren arteko pasabide bakarra bihurtu zenean. Horrek kokapen estrategikoa sortu zuen: Stockholm hiria bertako irteeran kokatzearen arrazoia. [2] .

Snorri Sturlusonek Heimskringla sagan Olof Santuari buruzko istorio batean aipatzen du ibaia, Stocksundeta izenarekin. [2]

Hidrografia

aldatu

Norrström ibaiak arro hidrografiko osoari ematen dio izena, Mälaren lakuak eta Hjälmaren- ek osatzen duten ur-ibilguari alegia. Eremua 22650 km²takoa da, bataz bete 160 m³/s-ko emariarekin. Norrström Suediako hamargarren ur-ibilgu handiena da. Mälaren aintziraren adar nagusiak Eskilstuna ibaia, Arboga ibaia, Kolbäck ibaia eta Fyris ibaia dira .

Arrantza

aldatu

Norrström-en, ehunka izokin eta itsas amuarrain harrapatzen dira urtero. 2000. urtean, ia 22 kgtako izokin bat harrapatu zuten. Norrström-en 30 bat arrain-espezie daude, Stockholm eskualdeko aberatsena izanik. 1970eko hamarkadatik, arrantza kudeaketa aktiboa egiten da eta izokinaren eta itsas amuarrainaren ugalketa bultzatu da dira.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. För definitioner av gränsen, se Stockholms ströms utbredning.
  2. a b Thomas Hall: Huvudstad i omvandling. Stockholms planering och utbyggnad under 700 år. Sveriges radios förlag

Kanpo estekak

aldatu