Stadsholmen Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Riddarholmen eta Helgeandsholmen uharte txikiagoekin batera Gamla Stan alde zaharra osatzen duena. 33 hektareatako azalera dauka.

1885eko planoa, eskuman dagoen uharte handia da.

Stadsholmen izenak "Hiriaren uhartea" esan nahi du, bertan fundatu baitzen Stockholm bera.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gamla Stan»

Suediako aurreko hiriburua Sigtuna izan zen baina sarritan erasotzen zuten eta erregeak hiriburu berri bat sortzea erabaki zuen. Kondairak dioenez enbor bat hustu eta barruan altxor guztiak ezarri zituzten eta uretan jitoan joan zen harik eta uharte batetara irtitsi zen arte. Stockholm izena eman zioten uharte hari, "egurraren uhartea".

Ondasun nabarmenak

aldatu

Hiriaren eraiki garrantzitsuenak bertan daude, Stockholmgo Errege Jauregia, San Nikolas katedrala eta Stortorget enparantza besteak beste.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu