Ireki menu nagusia

Norman Foster Ramsey Jr. (Washington Hiria, 1915eko abuztuaren 27a - Wayland, Massachusetts, 2011ko azaroaren 4a) estatubatuar fisikaria da. Fisika ikasketak egin zituen, New Yorken, Columbia Unibertsitatean, eta Harvard eta Clevelandekoetan. 1940an ikertzaile gisa sartu zen Massachusettseko Teknologia Institutuan, eta partikula atomikoen azterketan espezializatu zen. Fisika Atomiko eta Fisika Teorikoko irakasle izan zen Harvardeko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaren lehenengo urteetan eremu oszilatzaile bakartuak neurtzeko sistema bat asmatu zuen, eta "hidrogeno maser"-ak –irrada elektromagnetiko iturri bat, oso egonkorra– erabiltzea lortu zuen. 1989an, Wolfgang Paul eta Hans Georg Dehmeltekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, eremu oszilatzaile bereziak neurtzeko egindako lanarengatik. Azterketa horiei esker zehaztasun handiz definitu ahal izan da denbora, planetaren errotazioan oinarritutako sistema bazterturik, eta zesio-133aren metodoaren zehaztasun handiagoa frogatu da.

Norman Foster Ramsey
HD.4G.049 (10537741015) crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Washington1915eko abuztuaren  27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Boston
Heriotza Middlesex konderria (Massachusetts)2011ko azaroaren  4a (96 urte)
Hezkuntza
Heziketa Leavenworth High School Itzuli 1930)
Columbiako Unibertsitatea
(1931 - 1940) Ph.D. : fisika
Cambridgeko Unibertsitatea
(1935 - 1937)
Hezkuntza-maila Artean graduatua
Artean graduatua
Tesi zuzendaria Isidor Isaac Rabi
Doktorego ikaslea(k) William Nierenberg Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Ernest Rutherford
Maurice Goldhaber Itzuli
Jarduerak
Jarduerak fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen  1940)
Michigango Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Carnegie Institution for Science Itzuli  (1940 -  1940)
Harvard Unibertsitatea  (1947 -  1986)
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Association for the Advancement of Science Itzuli
American Physical Society Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Apostasy in Catholicisma Itzuli
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

ErreferentziakAldatu