Nokia 3310

sakeleko telefono modeloa

Nokia 3310 GSM telefono mugikor modelo bat izan zen, 2000ko irailaren 1ean aurkeztua, eta urteko laugarren hiruhilekoan merkaturatua, aurreko Nokia 3210 ezagunaren ordez.[1] Oso ondo saldu zen, telefono arrakastatsuenetako bat izanik, 126 milioi unitate saldu ziren mundu osoan, eta Nokiaren gailu ikonikoenetako bat izan zen. Telefonoa oso ezaguna da oraindik ere, batez ere duen irauteko famarengatik.[2]

Nokia 3310
telefono mugikorra
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNokia
Saldutako kopurua126.000.000
Historia
AurrekoaNokia 3210
HurrengoaNokia 3410 eta Nokia 1100
Sistema eragileaNokia OS
Dimentsioak113 (altuera) × 48 (zabalera) × 22 (lodiera) mm
Masa133 g

Finlandiako eta Hungariako lantegietan ekoitzi zen Nokia 3310. 3315ak Hego Korean ekoitzi ziren Asiako eta Pazifikoko merkatuetarako.

2017an, 3310 diseinuan oinarritutako telefono mugikor berria merkaturatu zen. Nokia 3310 modelo berriak aurrekoaren hutsunean estaltzen zituen: 2,4"-ko kolore-pantaila, 2 megapixeleko atzeko kamera eta microSD zirrikitua.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Nokia introduces mobile chat with the Nokia 3310» Nokia.
  2. Grunewald, Craig. (9 May 2016). «Why The Nokia 3310 Is The Greatest Phone Of All Time» Odyssey.
  3. Shobhit Varma. (8 March 2017). Nokia 3310 pre-orders are through the roof. indiatodayintech.

Kanpo estekak aldatu