Nokia
Nokia Corporation kabledun eta kablerik gabeko telekomunikazioak oinarri dituen nazioarteko konpainia da. Gaur egun sakelako telefono-ekoizlerik handiena da Nokia mundu osoan.
Espoon, Helsinkiren ondoko hiri batean, dago kokaturik enpresako egoitza. Ikerkuntza-laborategiak Helsinkin, Tamperen, Toijalan, Tokion, Beijingen, Budapesten, Bochumen, Palo Alton eta Cambridgen (Massachusetts, AEB) daude. Lantegi nagusiak Salon (Finlandia), Beijingen eta Dongguanen (Txina), Chennain (India), Komaromen (Hungaria) eta Rhur eskualdean (Alemanian) kokatu dituzte. Errumanian beste bat zabaltzeko dago. Diseinu egoitza Salon egon da.
Nokiak paper garrantzitsua jokatzen du Finlandiako ekonomian. Izan ere, alde handiz herrialdeko konpainiarik inportanteena da. Helsinkiko burtsan heren bat gutxi gorabehera du kapitalizazio-merkatuan, industrializatutako lurraldean ezohikoa den egoera. Finlandian enplegu andana sortzen du, eta beste enpresa batzuk haren eskutik handitu dira azpikontratuei esker. 2006an, Nokiaren etekinak Finlandiako aurrekontua gainditu zuen lehen aldiz. Gauzak honela, batzuk Finlandiari Nokialandia hasi dira deitzen.