Don't Cry for Me Argentina
Don't Cry for Me Argentina (euskaraz: «Ez egin niregatik negarrik, Argentina») Andres Lloyd Webberrek eta Tim Ricek 1976an sortutako abesti bat da, Evita izeneko disko kontzeptualean Julie Covingtonek interpretatua. María Eva Duartek Etxe Arrosako balkoitik Juan Perónek 1946ko hauteskundeak irabazi eta gero eskainitako diskurtso batean oinarrituta dago. Hamarnaka bertsio ditu abestiak, tartean The Carpenters, Olivia Newton-John, Sinéad O'Connor edo Madonnarenak.
Don't Cry for Me Argentina | |
---|---|
Julie Covington (en) , Sinéad O'Connorren, Madonnaren eta Thorleifsen musika-lana | |
Egilea(k) | Julie Covington (en) , Sinéad O'Connor, Madonna eta Thorleifs |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Don't Cry for Me Argentina |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Musikala |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Tim Rice |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Andrew Lloyd Webber |
Gaztelaniazko bertsioa (Nacho Artime eta Jaime Azpilicuetak itzulia), No llores por mi, Argentina, Nacha Guevarak grabatu zuen lehenbizi 1977an, Amor de ciudad grande diskorako (singlea ere izan zen).[1] Gero beste bertsio batzuk ere izan ditu, Espainian bat ezaguna Paloma San Basiliok kantatua.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) No llores por mí Argentina - 1977 Nacha Guevara. (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ «Mejores versiones de No Llores Por Mí, Argentina» aquemarropa.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
Kanpo estekak
aldatu- Don't Cry For Me, Argentina. Sinead O'Connorrek abestua.
- No llores por mi, Argentina, Nacha Guevarak abestua.