Nizeako II. kontzilioa
Nizeako II. kontzilioa zazpigarren kontzilio ekumenikoa izan zen. 787. urtean bildu zen, Nizea hirian, Adrian I.a aita santuak deituta. Kontzilio hartan ikonoklastek sortaldean sortu zuten arazoa izan zen eztabaidagai nagusia eta, ikonoklasten iritziaren kontra, irudiak gurtu zitezkeela erabaki zen.

Nizeako II. kontzilioa irudikatzen duen ikonoa.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.