Artikulu hau, Nix, Plutongo sateliteari buruzkoa da, beste terminoetarako ikus: Nix (argipena)

Nix Plutonek eta Karontek osatzen duten sistema bitarraren satelite bat da. 2005ean izan zen aurkitua Hidra satelitearekin batera eta 2006an Hubble espazio teleskopioak bere existentzia baieztatu zuen. Hasieran 'S/2005 P 2' izena jarri zitzaion, 2006an Nazioarteko Astronomia Elkarteak orain duen izena jarri zion arte mantendu zen aipatutako izena. Ehun kilometro inguruko diametroa dauka.

Nix

2015eko uztailaren 14ean New Horizons zundak Nixi atera zion argazkia.

Aurkikuntza
Aurkitzailea(k)

Hubble espazio teleskopioa

Data

2005eko ekaina

Izendapenak

S/2005 P 2

Kategoria

Satelitea

Elementu orbitalak
Makurdura orbitala

0.04° ± 0.022°

Ardatzerdi handia
48.675 ± 120 km
Eszentrikotasuna

0,002 ± 0,002

Elementu orbital eratorriak
Orbita periodo siderala

24,856 egun

Zeinen satelitea?

Plutonena

Ezaugarri fisikoak
Masa

5×1016 - 2×1018 kg

Diametroa

42×36 km

Albedoa

0,04 - 0,35

Ezaugarri atmosferikoak
Tenperatura

33 - 55 K

Irudikapen artistiko honek, Pluton eta Karonte Nixetik nola ikusiko ziren erakusten digu.


Pluton eta bere sateliteekin gertatu den bezala, gorputz honek ere greziar mitologiako infernuko edo inframunduko jainkoen izena hartu du. Kasu honetan, Nix, iluntasunaren jainkosaren izena da.

Nixen izena, Hidra, Plutongo satelitearenarekin batera aukeratu zen. Bi izenen inizialak batzen baditugu, NH siglak lor ditzakegu, sigla hau New Horizons zundaren omenez ezarri zen, zunda hau 2006an Plutonera bidean abiatu zelako.

Gorputz honek +23,38ko magnitudea du, beraz, ezin da Lurretik behatu.

Nixek orban gorri bat duela konturatu dira zientzialariak, gorputz honekiko beraien interesa piztuz. New Horizons zundak 2015eko uztailaren 14an eginiko argazki batzuek oso ongi erakusten dute orban hau. Zunda honek eginiko argazki guztiak bikainak dira, Nixetik 165.000km-ra zegoen arren, 3 kilometroko zabalera eta 42 kilometroko luzeera duten ezugarri fisikoak erakusten dituen argazkiak ateratzea lortu du.

Izenaren jatorria aldatu

Nix izena greziar mitologiako iluntasunaren jainkosarena da. Jainko hau Karonen ama ere bada. 2006an ezarri zitzaion behin betiko izena. Hasiera batean Nyx izena jartzea proposatu zuten hainbat astronomoek, baina, ideia hau ez zen onartua izan beste gorputz batek antzeko izen bat duelako, zehazki, (3908) Nyx asteroideak.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Plutonen sateliteei iburuzko informazio gehiago
  • Nixi buruzko informazio gehiago NASAren webgunean (Ingelesez)