Nitrofenol
Nitrofenolak konposatu organikoak dira, HOC6H5−x(NO2)x formula dutenak. Nitro funtzio-talde bat edo gehiago dituzten fenolak dira. Fenola bera baino azidoagoak dira[1].
Toxikoak dira.
Mononitrofenolak
aldatuFenolaren nitrazioak HOC6H4NO2 formulako hiru isomero eman ditzake:
- 2-nitrofenola edo orto-nitrofenola. Solido horia da. 4-nitrofenolarekin batera sintetizatzen da fenola azido nitriko diluituz tratatuta giro-tenperatura. Destilazioz separatzen dira. Botikak, herbizidak, fungizidak eta tinduak fabrikatzeko usatzen da.
- 3-nitrofenola edo meta-nitrofenola. pH adierazle gisa eta tinduak fabrikatzeko usatzen da
- 4-nitrofenola edo para-nitrofenola.Solido horixka da pH adierazle gisa eta botikak, herbizidak, fungizidak eta tinduak fabrikatzeko usatzen da.
2-nitrofenola | 3-nitrofenola | 4-nitrofenola |
Di- eta trinitrofenolak
aldatuTalde honetako bi konposatu inportanteenak aipatuko ditugu. Dinitrofenolak sei isomero ditu, baina soilik 2,4-dinitrofenola da inportantea ikuspegi komertzialetik.
- 2,4-dinitrofenola, HOC6H3(NO2)2. Antiseptiko gisa usatu izan da.
- 2,4,6-trinitrofenola edo azido pikrikoa, (O2N)3C6H2OH. Lehergarria da eta lehergailuak egiteko erabili da.
2,4-dintrofenola | Azido pikrikoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Wiley-VCH, ed. (2003-03-11). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley doi: . ISBN 978-3-527-30385-4. (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).