Txinako Bankuaren Dorrea (txinera sinplifikatuz: 如心廣場, Txinako Herri Errepublikako Hong Kong hirian dagoen erabilera anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 80 solairu dauzka eta 319 metroko altuera. Dorre altuenari loturik, 47 solairuko eraikin bat dago, dena den, bi eraikin izan arren, konplexuak "Nina Tower" izena dauka. Izena, Chinachem taldeko presindete izandako Nina Wangen izena hartuz.

Nina Tower 1
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Administraturiko Lurralde Bereziak Hong Kong
Koordenatuak22°22′07″N 114°06′47″E / 22.368611111111°N 114.11305555556°E / 22.368611111111; 114.11305555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006
Izenaren jatorriaNina Wang (en) Itzuli
Arkitektura
Solairuak80
60
Webgune ofiziala

Ezaugarriak

aldatu

Hasierako proiektuaren arabera dorrea munduko etxe orratzik altuena izango zen, 518 metro eta 108 solairuko eraikina. Dorrearen enpresa sustatzaileak, Chinachem taldeak, 1.282 milioi dolar inbertitzeko asmoa zeukan. Dena den, Hong Kongeko Chep Lap Kok aireportutik hurbil egoteak, dorrearen altuera murriztea eragin zen. Horrela, sustatzaileak bi dorre eraiki zituen, 518 metroko dorre bakarra ordezkatzeko.

Eraikuntza 2000. urtean hasi zen, baina handik gutzira diru arazoek eraginda eten egin zen. 2002ko irailean eraikuntza lanei ekin zieten berriro, konplexua bost urte beranduago, 2007an, amaituz. Dorrearen 10. solairutik 39. solairura, bulegoak daude eta eraikinaren azken 40 solairuetan 800 gela dituen bost izarretako hotel bat. Nina Dorrea Ove Arup & Partners arkitekto taldeak diseinatu zuen[1].

Dorrearen argazkiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.