Felicija Nijolė Sadūnaitė[1] (Kaunas, 1938ko uztailaren 22aVilnius, 2024ko martxoaren 31) lituaniar moja eta disidentea izan zen[2].

Nijolė Sadūnaitė
Bizitza
JaiotzaKaunas1938ko uztailaren 22a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Lituania
HeriotzaVilnius2024ko martxoaren 31 (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklituaniera
Jarduerak
Jarduerakmoja eta Disidentzia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

1938ko uztailaren 22an jaio zen Kaunasen. 1955ean Anykščiaiko Jonas Biliūnas eskolan graduatu zen. 1956an Sortzez Garbiaren Zerbitzarien Kongregazioan sartu zen. Hala ere, idazkari, inprimatzaile, fabrikako langile eta estanpatzaile gisa lan egin zuen.

1974an atxilotu eta 1975ean epaitu zuten Lietuvos katalikų bažnyčios kronika aldizkari katolikoa erreproduzitu eta banatzeagatik[3]. Sei urtez preso egon zen Mordovian eta gero erbestean bizi izan zen Ekialdeko Siberiko Bogutxany herrian[4]. Torturatua izan zen[5]. 1980an Lituaniara itzuli eta aldizkarian jarraitu zuen. KGBren jazarpena zela eta, ezkutuan egon zen, eta hainbat aldiz atxilotu eta galdekatu zuten[6].

1987an A Radiance in the Gulag liburua argitaratu zuen[7].

2024ko martxoaren 31n hil zen, 85 urte zituela[2][8].

Sariak

aldatu
  • 1998: Vytis Gurutze Handia[1]
  • 2017: Lituaniako Askatasunaren Saria[9][10]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Lituanieraz) «Dekretas dėl apdovanojimo Vyčio Kryžiaus ordinais» LRS (Vilnius) 1998-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. a b (Lituanieraz) «Mirė disidentė, pasipriešinimo sovietų režimui veikėja Nijolė Sadūnaitė» Lrytas 2024-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  3. (Lituanieraz) Tapinas, Laimonas, ed. «Lietuvos katalikų bažnyčios kronika» Žurnalistikos enciklopedija. Vilnius: Pradal, 284 or. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  4. (Ingelesez) Kidder, Rushworth M. «An `Underground Nun' in Lithuania. Nijole Sadunaite works for religious freedom, and views Gorbachev with skepticism» The Christian Science Monitor 1989-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  5. (Ingelesez) Wright, Robin. «What Would the World Be Like Without Him?» The Atlantic 1994-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  6. (Lituanieraz) «Dainorėlio Vaido Baumilos tėvas KGB kapitonas Baumila kvočia rezistėntę Sadūnaitę» Šeimos gynimo forumas -Kri 2024-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  7. (Ingelesez) Goldkamp, Dick. «The Lady and the Chekists : A Radiance in the Gulag by Nijole Sadunaite (Trinity Communications: $9.95; 148 pp.)» Los Angeles Times 1988-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  8. (Lituanieraz) «Mirė disidentė, vienuolė Sadūnaitė» LRT 2024-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  9. (Lituanieraz) Gaučaitė, Modesta. «Disidentei Nijolei Sadūnaitei įteikta Laisvės premija» Lrytas 2018-01-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-20) (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  10. (Lituanieraz) «2017 m. Laisvės premijos laureatė Nijolė Sadūnaitė» LRS 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak

aldatu