Nigeriako Zentro Kristau Nazionala

Nigeriako Zentro Kristau Nazionala (ingelesez: National Christian Centre) Nigeriako Abuja hirian dagoen eliza anglikanoa da, herrialdeko eraikin kristau nagusia. Nigeriako Elizaren egoitza nagusia da.

Nigeriako Zentro Kristau Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Nigeria
Lehen mailako herrialde azpibanaketaFederal Capital Territory
HiriaAbuja
Koordenatuak9°03′05″N 7°29′41″E / 9.0514°N 7.4947°E / 9.0514; 7.4947
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2005

Historia aldatu

Nigeriako Darchiwork Group arkitekto konpainiak diseinatu zuen estilo neogotikoaren bertsio postmodernoa eginez. Lanak 1989an abiatu ziren baina geldi egon ziren 2004 arte, Nigeriako Elkarte Kristauak bultzada berria emn zion arte. 2005eko urriaren 2an inauguratu zen, Nigeriaren independentzia egunaren 45. urteurrenean.

Arkitektura aldatu

Arku ugarik eusten dute eraikina eta habearte zabala uzten dute. Erdian kokaturik dago aldarea eta hamar minutuero bira osoa ematen du[1]. Hormetan beirate koloretsuak daude, diseinu sinpleak dituztenak. Kolore horia, gorria eta berdea nagusitzen dira beirateotan. Eskuinaldeko horman organoa dago.

Erreferentziak aldatu

  1. «National Christian Centre - Oluwasegun Ogunleye» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2021-10-01).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.