Netiketa

arau multzo bat

Netiketa zaindu beharreko arau multzo bat da, Interneteko eztabaidetan eta, bereziki, posta elektronikoa edo posta zerrendak erabiltzerakoan zaindu beharrekoan.[1][2] "Netiquette" frantseseko hitzetik dator eta net (sare) eta etiquette (etiketa) hitzak batzetik sortua da.

Wikimedia Frantziako eztabaida-zerrendetako erabilera-karta

Edozein modutan, nahiz eta hainbat sistematan arauak ezarri diren, ohorezko arauak dira horiek, alegia, arau-hausleak ez du zigorrik jasotzen.

Helburuak aldatu

Pertsonen arteko harreman fisikoetarako protokolo bat dagoen modu berean, netiketa izena duen protokolo bat deskribatu behar da "kontaktu" elektronikoa egin behar denean. Interneteko erabiltzaileei zuzendutako protokoloak bultzatu dira komunikabideen segurtasuna bermatzeko, eta ekiteko bestalde istorio gorrien moduko arazo larriak eragin dituzten spama eta albiste faltsuak.

Netiketa arauetako batzuk aldatu

Hona hemen zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Jabi Zabalak eta Joxe Aranzabalek bilduak.[3][4]

  1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du horrelako zerrendetan egon nahi. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
  2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta  -etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
  3. Hobetsi formatu irekia, formatu unibertsala. Erabili formatu irekia fitxategi erantsiak bidaltzeko. Formatu pribatu edo pribatibo duten zenbait fitxategi software pribatu edo pribatiboarekin bakarrik zabaldu eta ireki daitezke. Ez duzu zertan behartu beste erabiltzaileak software hori erosi edota erabiltzera. Software libreko aplikazioek formatu irekia duten fitxategiak onartuko dituzte. Eta software pribatuko aplikazioek ere onartu behar lituzkete, adostutako estandarrak direlako.
  4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Baten bati dokumentu bat atxikita bidaltzen diozunean, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak dokumentua irekitzeko zer programa beharko duen jakin dezan. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Word-ekin irekitzeko”.
  5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu.
  6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
  7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kendu iezaiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak edukia erraz irakur dezan.
  8. Ezkutatu taldeko partaideen helbideak. Mezu bat talde bati bidaltzen diozunean, deskuidatuz gero, mezu horretako irakurle bakoitzari taldeko partaide guztien helbide elektronikoak agerian ipintzen ari zara, eta hori jende askori ez zaio batere gustatzen.
  9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati mezu bat bidaltzea, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”.
  10. Ez sinetsi hortik zehar dabiltzan gezurrak. Izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat jasotzen duzunean, non halako birus ikaragarriaz ohartarazten zaituen, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.
  11. Ez bidali izenbururik gabeko edo gairik gabeko mezurik. Desatsegina izaten da beste partaideentzat horrelako mezua jasotzea: 'Mezu berria (gairik ez)'. Bide beretik, ez da komeni izenburu edo gai bezala kontu zehaztugabeak ezartzea: 'galdera pare bat', 'Berriro hemen', 'ikusi duzue?', 'ezinezkoa!'. Mezu asko dagoen tokian, horrelako izenburuek ez dute gehiegi lagunduko.
  12. Eutsi taldearen egitasmo nagusiari, eutsi mezu-hariaren gaiari. Noiz edo noiz digresioak edo off-topic mezuak onartzen eta eskertzen badira ere, ez da komeni taldearen helburu nagusitik, mezu-hariaren gai nagusitik, behin eta berriro, alde egitea. Taldeko partaide askorentzat gai nagusia alboratzen duten mezuak 'zarata' izango dira; komunikazioari lagundu beharrean, komunikazioa oztopatzen duten mezuak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Kanpo estekak aldatu