Nerea Urbizu

musikari euskalduna

Nerea Urbizu Ruiz (Lekunberri, Nafarroa, 1980) musikaria eta musika-sortzailea da, eta, besteak beste, ETB3ko Ene Kantak proiektuaren sortzaileetako bat da, Urko Oskozekin batera.[1] [2]

Nerea Urbizu

Bizitza
JaiotzaLekunberri, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
KidetzaKatamalo

Sortzaile moduan parte hartu du zenbait proiektu arrakastatsutan, besteak beste hauetan: Katamalo, Naizen elkartearen abestia, 2021eko Urmugan, eta 2022ko Korrikaren abestia.

Ibilbidea

aldatu
 
Lekunberriko etxe horretan ikasi zuen solfeoa.[2]

Nerea Urbizuk gaztetatik argi izan zuen musikak presente egon behar zuela bere bizitzan. Txikitan hasi zen agertokietan abeslari azaltzen, Euskal eta Haur Kantu Txapelketetan.[2] Geroago, haren kabuz, Nerea Erbitirekin, besteak beste, euskal kantuen bertsioak egiten zituen ITZALAK proiektuan, eta herriz herri ibili ziren garai batez. Aurrerago, JO TA HANKA plaza taldean aritu zen, hainbat lagunekin eta Nerea Erbitirekin ere bai.[3]

Musika espezialitateko irakasle-ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten zituen bitartean kontserbatoriora joaten zen.[2]

Katamalo (2007-2008)

aldatu
 
Berri Txarrak taldearekin. (Lagunartean - Kobetamendi - 2019-07-14)

Gotzon Barandiaranek idatzitako poemak izan ziren Katamalo ikuskizunaren abiaburua. Poema horiek kantu bihurtu zituzten BBK Bihotz Bakartien Klubeko musikariek eta Nereak Gorka Urbizu anaiarekin batera. Bi disko argitaratu zituzten. 2007ko Bihotz bakartien kluba albumean Nerea Urbizu pianoa jo zuen eta kantari ere aritu zen, beste sei musikariekin batera: Gotzon Barandiaran (ahotsa), Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Alex Arregi (gitarra eta ahotsa), Aintzina Lekue (biolina), Gorka Mugarza, (soinu handia), eta Jon Piris (kontrabaxua). 2008ko Erantzi albumean bi aldaketa egon ziren taldean: Gorka Mugarza aritu zen soinuarekin eta Itsaso Etxebeste, baxuarekin.[4]

Ene kantak (2011tik)

aldatu
 
Esker onez - Nerea Urbizu (2024)[2]

Ene Kantak proiektuak aukera eman zion Nerea Urbizuri bere hobbya lanbide bihurtzeko. Lehen hamabi urteetan 12 album plazaratu ditu Ene Kantak proiektuak:[5]

  1. “ENE KANTAK” (2011). Lehenengo albuma 19 abestirekin, bertan “Animalien Ibilkera”, “Goazen Komunera”, “Alaiki” edo “Lotsa Galdu” dira ospetsuenetarikoak, eta bertan, abestu zutenetako batzuk hauek dira: Pirritx eta Porrotx, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Juan Martinez de Irujo, Mikel Aranburu eta beste asko. Kanta hauen dantzan eta koreografian Iruñerriko eskoletako haur pila aritu ziren.
  2. “NEGUARI ABESTEN” (2012). 17 abesti eta bi bertso. Gaien artean Mari Domingi, eta galdutako senideak. Album honetan honetan dago “Ole Olentzero” kanta ospetsua, abesti zahar bat zen eta erabat moldatu zuten.
  3. “ONEKA” (2014). 20 abestiko albuma eta DVDa. Eguneroko eginkizunak lantzen ziren hiru abestitan. Euskal Herriko 500 haurrrek eta 15 eskolak parte hartu zuten grabaketetan, baita beste musikari hauek ere: Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, El Drogas, Kutxi Romero (Marea), Oinatz Bengoetxea (pilotaria), Abel Barriola (pilotaria), Oier Sanjurjo (futbolaria), Imanol Agirretxe (futbolaria), Markel Bergara (futbolaria), Mikel San José (futbolaria), eta Manolo García (El Ultimo de la Fila).
  4. “ONEKA MARRAZOA” (2015). Antzezlan musikala ere antolatu zuten album honekin: “Oneka Marrazoa: ikuskizuna”. Barañaingo Auditoriumean Txantreako Konpartsako Erraldoi eta Kilikiekin sortu zuten.
     
    Miñan antzezlana bukatzean Gorka eta Nerea Urbizu Latitude Horietan kantatzen (Gazteeszena, Donostia, 2024-11-14)[6]
  5. “ASTONAUTA” (2016). Kutsadura, kontzertinak, eta gerrak konpondu nahian astoak ilargira doaz konponbide baten bila.
  6. “ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA” (2017). Astonauta ikuskizuna 2016ko urrian Atarrabian zuzenekoa grabatu zuten. Editatutako ikus-entzunezkoa ohiko DVD formatuaz gain, 8 GBko USBan Full HDn eta digipack formatuan jasota eskaini zuten, baita webgunetik deskargatzeko bereizmen handiko mp4a ere.
  7. “SATORJATOR” (2018). Eneko eta Nerea bidaia magiko berri batean murgiltzen dira Lur planetaren bihotzera. Lur azpian aitatxik emandako mapa bati esker altxor magiko bat bilatuko dute eta bertan lagun berriak eta aspaldiko bat topatuko dute. Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan. Gainera hausnarketa egiten zuten telefono mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari buruz; gailu horien fundamentuzko erabilera bultzatuz eta jolasteko galtzen dugun orduak kritikatuz.
  8. “JAI ERRALDOIA” DVDa (2019). Nafarroa Arenan 32 erraldoi bildu zuten elkarrekin dantzatzen eta kantatzen.
  9. “LILURAGARRIA” (2020). Enekok eta Nereak giza-gorputz baten barrura doaz 15 abestiz eta bideoz osatutako disko batean. Abestiak hobetzen lagun askok parte hartu zuen: Telleria anaiek, Ane Garcia abeslari eta itzultzaileak, Kristina eta Xabi Solano musikariek, Nerea Balda idazleak, Belatz marrazkilariak, Jon Basaguren musikari eta esatariak, Ruben Garcia futbolariak…
  10. “IZAN ZORIONTSU” (2021). 16 abesti eta bideoklipa Inauteriez, ikasle berriez, lanbideez, urtaroez, irudi geometrikoez, R fonema lantzekoa edota Naizen elkarteari eskainitako abestia.
  11. “ERAGIN, ERAGIN!” (2022). Nahi dugun eta pentsatzen dugun hori buruarekin eta bihotzarekin egitea lortu ahal izateko 18 abesti eta dantza. Berrerabilpena, higienea, natura, elikadura osasuntsua, euskara, gaixotasun arraroak...
  12. “NATURAREKIN DANTZAN” (2023). Naturaren inguruko 17 abesti: Gau Beltzerako kanta, bazkaltzera joateko deia, irudimenari egindakoa, magoei eskainitakoa, errespetua lantzekoa…
« ['Ene kantak' telebista-saioarekin] ... nire kezka da zenbatek ikusi duten ETB3 eta zenbatek ezin izan duten ETB3 ikusi. Pena ematen dit, ze ama naiz eta neronek egin dudan saio bat-edo, ezin izan dut etxean kontsumitu. Nire alabek garai hartan saio hori ikusteko adina bazuten, eta ez dute ikusi ahal izan. Nafarroako iparraldean euskaldun asko gaude eta ez dugu ikusi ahal izan. »

Nerea Urbizu[7]


Naizen (2020)

aldatu
 
Naizen

2020. urtean, Naizen elkartearen abestia sortu zuen Ekaitz Goikoetxearekin, elkarteko gazte eta gurasoekin batera.[8]

Urmuga (2021)

aldatu

Urmuga mendi ibilbide musikatuan ere parte hartu izan du anaiarekin batera, 2021ean, esate baterako.[9]

Furgonetako gorabeheretan liburua (2021)

aldatu

Ene Kantak proiektuaren barruan, Mikel Santos “Belatz”en marrazkiekin liburu bat ere idatzi du, 2021eko udazkenean aurkeztuta: "Furgonetako gorabeheretan".[10]

 
HitzEkin, 2022ko Korrikaren doinua.

Korrika (2022)

aldatu

22. Korrikaren abestiaren egilea eta zuzendari artistikoa izan zen. Nerea Urbizuk sorturiko «HitzEkin» abestiak girotu zuen 2022ko Korrika. Sustrai Colinak sorturiko hitzei Nereak jarri zien musika, eta Ane García, Anari eta Nerea Urbizu bera izan ziren abestiaren interpreteak.[11][12][13][14]

Erreferentziak

aldatu
  1. Mindegia, Miren. (2020-11-14). «Nerea Urbizu Ruiz: "Euskara komunikatzeko tresna dela ikusi behar dute haurrek"» www.noticiasdenavarra.com (Diario de noticias) (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  2. a b c d e Hamaika Telebista. (2024-09-14). Esker onez | Nerea Urbizu. (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  3. Nerea Urbizu, ilusio sortzaile. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. «Katamalo» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  5. «DISKOGRAFIA» Ene Kantak (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  6. Gorka Urbizu - Topic. (2024-10-24). Latitude Horietan. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  7. Urbizu, Nerea. (2024). «Esker onez | Nerea Urbizu» hamaika telebista Bideoko -14:27 unetik aurrera (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  8. «'Naizen' kantuari pausuak jarri dizkio Ene Kantak-ek - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  9. NAIZ. (2021-05-04). «Garobeletik Auñamendira, naturari doinua jarriko dio Urmuga jaialdiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  10. Mendibil. (2021-10-23). «LIBURU BERRIA – ENE KANTAK FURGONETAKO GORABEHERETAN + TAZA BAT DOHANIK» Ene Kantak (Ene Kantak S.L.) (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  11. Komunikazioa. «“HitzEkin” abestiak girotuko du 22. korrika» korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  12. (Gaztelaniaz) Mugarza, Erik. (21-12-16). «22. KORRIKA-ren abestiaren beste egileek haren aurkezpena egin dute, HitzEkin deiturikoa» www.noticiasdenavarra.com (Diario de noticias) (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  13. Gorraiz, Uxue Rey. «Nerea Urbizuk, Ane Garciak eta Anarik jarri diote ahotsa 22. Korrikaren kantuari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  14. NAIZ. (2021-12-16). «Nerea Urbizuk eta Sustrai Colinak sorturiko ‘HitzEkin’ abestiak girotuko du 22. Korrika» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).

Kanpo estekak

aldatu