Nerbio-sistema somatiko
(«Nerbio sistema somatiko» orritik birbideratua)
Nerbio-sistema somatikoa zentzumen organoetatik antzemandako informazioa hartu eta gihar eskeletikoak mugitzea baimenduko duen erantzuna bidaltzeaz arduratzen den nerbio-sistemaren atala da. Nerbio-sistema periferikoaren parte da eta borondatezko mugimenduen kontrolaz arduratzen da. Nerbio-sistema somatikoak gorputzari bere inguruarekin harremanean atxikitzen laguntzen dio.
Nerbio-sistema somatiko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
FMA | 9904 |
Terminologia anatomikoa |
Sistema honek muskulu eskeletiko, azal eta zentzumenen organoekin erlazionatutako neurona guztiak hartzen ditu barne. Muskuluen uzkurketarako, burmuineko seinaleak bidaltzen dituzten nerbio eferenteak ditu.
Nerbio-sistema somatikoa nerbio kranial eta bizkarrezurreko nerbioek osatzen dute.
- Bizkarrezurreko nerbioak. Informazio sentsoriala bizkarrezur-muinean zehar NSZera garraiatzeaz arduratzen dira. Gorputzaren posizio eta gihar eta giltzaduren egoerari buruzko informazioa ere bidaltzen dute. Gihar eskeletikoaren kontrolerako bizkarrezur-muinetik aginduak jasotzen dituzte.
- Nerbio kranialak. Buru eta lepoko informazio sentsoriala bidaltzen dute NSZera. Gainera, buru eta lepoko gihar eskeletikoaren kontrolerako aginduak jasotzen dituzte.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo-estekak aldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |