Neocallimastigaceae

Neocallimastigaceae Fungi erreinuko onddo anaerobioen Neocallimastigomycota filumeko familia bakarra da. Normalean hausnarkarien urdailean bizi dira, baina edonon ager daitezke.[1].

Neocallimastigaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaNeocallimastigomycota
KlaseaNeocallimastigomycetes (en) Neocallimastigomycetes
OrdenaNeocallimastigales (en) Neocallimastigales
Familia Neocallimastigaceae
[[|]]
Generoak

Ugalketa eta hazkuntzaAldatu

Onddo hauek hausnarkarien urdailaren barruan ugaltzen dira zentriolorik gabeko zoosporen bidez, eta dirudienez geneen transferentzia horizontala erabiltzen dute xilanasa (bakterioetatik) eta glukanasa sortzeko[2]. Nabarmentzekoa da beren nukleo zelularraren hormak osorik irauten duela mitosi-prozesuan zehar[1].

MetabolismoaAldatu

Talde honetako onddoek ez daukate mitokondriarik. Hidrogenosomak erabiltzen dituzte NADH oxidatu eta NAD+ ekoizteko, H2 sortuz azpiproduktu gisa[2].

ErreferentziakAldatu

  1. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Hibbett izeneko erreferentziarako
  2. a b C.J. Alexopolous, Charles W. Mims, M. Blackwell (2004) Introductory Mycology, 4th ed. (John Wiley and Sons, Hoboken NJ) ISBN 0-471-52229-5


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.