Nematozisto
Nematozisto marmokek eta beste zelenterodun batzuek garroetan izaten duten organo ziztatzailea da. Bi paretako kapsula da, barruan bildurik harizpi bat duena. Harizpiak, askatzen denean, pozoia sartzen die harrapakinei. Harrapakinak lortzea da nematozistoen betekizun nagusia, baina babes gisa eta ibiltzerakoan gauzakiei itsatsita gelditzeko ere erabiltzen dute.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-3-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |