Negubide Kluba

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Negubide Kluba Getxo udalerriko Neguri auzoan kokatuta dago, konkretuki Portuko Pasealekuko 10.garren zenbakian. Negubide Kluba gurasoek sustatu eta zuzentzen duten ekimena da, beren seme-alaben heziketa denbora librearen erabileraren bidez indartzeko. Negubidek kultura, kirol, aisialdi eta kristau prestakuntza jarduerak eskaintzen ditu (beren adinari eta ikasketetarako egokiak), beren nortasuna sendotzen laguntzen dutenak, laneko ohiturei eta besteei arreta berezia eskainiz. Helburu hori bermatzeko, gurasoek norabide espirituala Opus Deian jartzea erabakitzen dute eta helburu horiekin lankidetzan aritzen diren hezitzaileen laguntza bilatzen dute.[1]

Negubide Kluba
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′11″N 3°00′22″W / 43.336361°N 3.006024°W / 43.336361; -3.006024
Map
Ondarea
EJren ondarea144

Eraikina aldatu

Lau aldeak agerian dituen eraikina da, oin laukizuzena eta lau isuriko teilatua. Altxaeran erdisotoa, behe-oina, lehenengo oina eta estalkipea dauzka. Fatxada bakoitzean dekoraziozko elementu ugari aurkezten ditu. Fatxada nagusia hegoaldekoa da, lorategiari eta Zumardiari begira dagoena; alde honetan altuagoa da, lur-eremuaren aldapari esker sotoak oin oso bateko altuera hartzen baitu. Oin hau silarriz egina dago, eta aurreratu egiten da terraza bati eusteko. Erdian arku beheratuko ataundi bat irekitzen da. Behe-oinean aipagarria da begiratoki poligonal handi bat, lehen solairura luzatzen dena, eta mentsulen gainean apur batean irteten den egutera bat, fatxadaren erdialdean. Alde hau ixteko bitan banaturiko eta ezkerrera egiten duen hormapiko handi bat dago, oso irtena, eta goian arku triforioak ikus daitezke. Kaiko Ibilbideari begira dagoen fatxadan aipagarri dira honako hauek: eskaileren gorputza, kanpora nabarmendua eta dorretxo baten modura amaitzen dena, hiru isuriko estalkiarekin; eta sarrera nagusia, mendebaldeko bazterrean, ataripe poligonalak inguraturik. Negubide Kluba euskal molde berri herrikoiaren araberako egituraren eta tradizio ingeles eta kultuaren araberako xehetasun ugarien arteko ezkontza aski goiztiarraren adibide bikaina da. Lorategi handia du eta bere kokaleku topografikoa kontuan badugu, balio handikoa da.[2]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

 

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

 

Kanpo estekak aldatu