Nebkara edo Neferkara, Antzinako Egiptoko III. dinastiako balizko faraoia, Hunyren aurrekoa izango zena. Bere erregealdia, K.a. 2638 eta K.a. 2614 bitartean hedatuko zen (Jürgen von Beckerathen arabera).

Nebkara
Faraoi

Bizitza
Jaiotza K. a. XXVII. mendea
Heriotza K. a. XXVII. mendea ( urte)
Hobiratze lekua Meidumeko piramidea
Leinua Egiptoko III. dinastia
Jarduerak
Jarduerak estatu-politikaria

Nebkara edo Neferkara Errege ZerrendetanAldatu

Soyfis izan liteke, 16 urteko erregealdia izan zuena, edo Tosertasis, 19koa izan zuena, Manetonen zerrendan, Julio Sexto Afrikanoren epitomearen arabera.

Bere garaiko eraikinakAldatu

Zawyet el-Aryaneko iparraldeko piramidea ematen zaio, honen oinarriak, 110 metroko zabalera eta 180ko luzera duelarik, zenbait bloketan, Neferkara, Nebkara edo Nebkaren idazkunak dituena.

N. Swelimek, eraikuntza hau, III. dinastiaren amaieran datatzen du, Lauerrek piramide honentzako proposatutako kronologiari uko egin eta IV. dinastian datatuz.

Beste hipotesi batzukAldatu

  • Zenbait egiptologok, Neferkara edo Nebkara, Jaba faraoia dela uste dute
  • Zenbait adituk, Neferkara eta Nebkara, pertsona ezberdinak direla uste dute.

Kanpo loturakAldatu


Aurrekoa
Jaba
Egiptoko faraoia
K.a. 2638-K.a. 2614 III. dinastia
Ondorengoa
Qa-hedyet