Ireki menu nagusia

Naum Illitx Akhiezer (errusieraz: Нау́м Ильи́ч Ахие́зер; Txerikov, Bielorrusia, 1901eko martxoaren 6a - Kharkov, Errusia, 1980ko ekainaren 3a) sobietar matematikaria izan zen. Kieveko Institutuan egin zituen lehenengo ikasketak. 1924tik aurrera, graduatu ondoren, Kieven egon zen irakasle 1933. urtera arte. Gero Kharkoveko Unibertsitatean lan egin zuen; bertan, Kharkoveko funtzioen teoriaren eskolako kide izan zen. Kharkoveko elkarte matematikoko mahaiburu eta Ukrainako zientzietako akademiako kide ere hautatu zuten. Ekarpenik garrantzitsuenak funtzioen eta hurbilketa teorian egin zituen; haien artean, Zolotareven problemaren ebatzi zuen, Txebixev, Zolotarev eta Markoven lana jarraituz. Лекции по теории аппроксимации (Hurbilketa teoria) liburuari esker Txebixev saria jaso zuen. 1937an, Mark Kreinekin elkarlanean, funtzio diferentzial periodikoen problema ebatzi zuen, Kolmogorovek egindako lana jarraituz. Azken urteetan momentuen teoria landu zuen, eta Sergei Bernsteinekin batera polinomio multzoen osotasuna aztertu zuen. Akhiezerek 130 artikulu eta 8 liburu argitaratu zituen, haien artean garrantzi handia izan zuen Теория линейных операторов в Гильбертовом пространстве (Hilbert Espazioetako Eragileen Teoria) liburua. Sergei Bernstein matematikariari eta haren lanari buruz ere idatzi zuen.

Naum Illitx Akhiezer
Naum Iljitsch Achijeser.jpg
Bizitza
Jaiotza Cherykaw Itzuli1901eko martxoaren  6a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Kharkiv1980ko ekainaren  3a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Taras Shevchenko National University of Kyiv Itzuli 1923)
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematicsa Itzuli
Tesi zuzendaria Dmitri Grave
Doktorego ikaslea(k) Boris Levitan Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Kharkiveko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza National Academy of Sciences of Ukraine Itzuli

ErreferentziakAldatu