Naucoria bohemica Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Naucoria bohemica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaNaucoria
Espeziea Naucoria bohemica
Velen., 1921

Sinonimoa: Alnicola bohemica.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, lehenbizi konikotik kanpai-itxurakora, gero ganbila, baina diskoan konkortua; ertz irregularra, helduaroan ildaskatua; kapelaren azala, leuna, higrofanoa, distiratsua eguraldi hezean, ildaskatua erradioaren 2/3raino, pixka bat likatsua diskoan, marroi-gorrixka edo arre-gorrixka bizi kolorekoa, ertzera argituz.

Orriak: Zabal, zabalak, sabeldunak, adnatuak, marroi zurbil kolorekoak, okre-marroiak, baita marroi-gorrixkak ere basidioma oso helduetan; ertz krenulatua eta zurixka.

Hanka: 50 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, oinarria erraboildun samarrekoa, hauskorra, fibrila zuriz estalia, batez ere goialdean, hondo arre-gorrixkaren gainean.

Haragia: Urria, hauskorra, marroia, zaporea erabat mikatza eta egoskarien antzeko usain leunarekin.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Urak hartzen dituen hezegune oso hezeetan, bideetan eta errekasto txikietan, briofitoekin, hostozabalen basoetan. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 230 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Naucoria bohemica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu