Natasha Asghar

politikari galesa

Natasha Asghar Galesko Alderdi Kontserbadoreko politikaria da, eta 2021etik South Wales East ordezkatzen du Senedden. Bere aita Mohammad Asgharrek barruti bera ordezkatu zuen 2020an hil zen arte.[1] Legebiltzarrean gutxiengo etniko bateko lehen emakumea da.[2] 2021ean BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zuten.[3]

Natasha Asghar

Member of the 6th Senedd (en) Itzuli

2021eko maiatzaren 6a -
Barrutia: South Wales East (en) Itzuli
Hautetsia: 2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaErresuma Batua
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaMohammad Asghar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Twitter: natasghar Instagram: natashaasghar Edit the value on Wikidata

Karrera politikoa aldatu

Asghar Garraio eta Teknologia ministro izendatu zuten eta All Wales bidaia-txartela sortzeko lan egin zuen[4], Barik txartelaren antzekoa.

Asghar Plaid Cymruko hautagaia izan zen 2007ko Batzar Nazionaleako hauteskundeetan [5] eta baita 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Galeseko eserlekurako. 2009ko abenduaren 8an, bere aitarekin batera Alderdi Kontserbadorera pasa zen.[6]

Asgharek ez du arrakastarik izan Newport Easteko Komunen Ganberako posturako 2015. eta 2017. urteetan.[7]

2021eko maiatzean, British Voguek "aldaketarako 5 indarretako" bat zela esan zuen.[8] Natasha hautatu zutenetik, elkarrizketak egin ditu BBC, ITV, The South Wales Argus, The National, The Caerphilly Observer, Golwg aldizkari galesarentzat, eta Sharp End-en agertu zen.[9]

2021eko abenduan izendatu zuten BBCko 100 emakumeetako bat.[3]

Bizitza pertsonala aldatu

Mohammad Asghar alderdi kontserbadoreko kide zenaren alaba da.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu