2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak
2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak edo 2021eko Senedd-erako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Galesko Legebiltzarraren (Senedd deitua) VI. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Biltzarrak "Parlamentu" edo "Legebiltzar" izaera eta izena eskuratu zuenetik lehenengo hauteskundeak izan ziren, 2020ko maiatzera arte "Biltzar Nazionala" izan baitzen. Eskoziako Legebiltzarrerako eta Ingalaterrako udal hauteskundeak egun ber-berean izan ziren.
2016← | →2026 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hauteskundeak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2021eko maiatzaren 6a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Legebiltzarreko 60 eserlekuak 31 eserleku gehiengo osorako | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hautesleak | 2.389.879 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzea | %46,5 |
▲1,2 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Alderdi Laborista Mark Drakeford | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 443.047 | %39,9 | ▲5,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 401.770 | %36,2 | ▲4,7 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 30 | ▲1 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Alderdi Kontserbadorea Andrew RT Davies | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 289.802 | %26,1 | ▲5,0 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 278.560 | %25,1 | ▲6,3 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 16 | ▲5 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Plaid Cymru Adam Price | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 225.376 | %20,3 | ▼0,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 230.161 | %20,7 | ▼0,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 13 | ▲1 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Galesko Liberal Demokratak Jane Dodds | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 54.202 | %4,9 | ▼2,8 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 48.217 | %4,3 | ▼2,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 1 | ▬ | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik: |
Hautaturiko Lehen Ministroa: | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mark Drakeford Laborista |
Mark Drakeford Laborista |
Senedd-aren aurreko hauteskundeetan bost alderdik eskuratu zituzten eserlekuak legebiltzarrean: Alderdi Laborista, Plaid Cymru, Alderdi Kontserbadorea, Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) eta Liberal Demokratak. Hala ere, legealdian zehar legebiltzarkide batzuk alderdiz aldatu ziren, eta hauteskundeetarako legebiltzarra desegin zenean zazpi indar politikok zeukaten ordezkaritza Senedd-an. Zazpi indar horiek jada aipatutako bostak, Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia (AWAP) eta Bultzatu (Propel) ziren. AWAP alderdiak UKIPen bi hautetsik alderdiz aldatzean bi eserleku eskuratu zituen, eta Bultzatu alderdiak Plaid Cymru-ko hautetsi batek sortu zuen.
Gobernua gidatzen zuen Alderdi Laboristak barruti bozan %5 eta eskualde bozan %4 igotzea lortu zuen, eta legebiltzarraren eserlekuen erdia bereganatu zituen. Alderdi kontserbadoreak UKIPen hautesle asko erakarri zituen, eta gorakada handia lortuta bigarren alderdia eta oposizio burua bihurtu zen, Plaid Cymru-ri aurrea hartuz. Senedd-a ezarri zenetik kontserbadoreek lortutako emaitzarik hoberena izan zen. Plaid Cymru-k botoen ehunekoan behera egin zuen arren, eserleku bat egin zuen gora, baina hirugarren alderdia izatera igaro egin zen. Liberal Demokratek berriz, aurreko hauteskundeetan irabazitako barruti bakarra galdu zuten, baina eskualde bozekin eserleku bat lortu zuten, eta beraz eserleku bakar batekin mantendu ziren. UKIP alderdi euroeszeptikoaren sostengua kolapsatu egin zen, eta parlamentutik kanpo geratu ziren. Kanpainan zehar AWAP autonomiaren aurkako alderdiak eserleku pare bat lortu ahal zituela zirudien arren, Senedd-an sartzetik urrun geratu zen, eta 2016an baino emaitza txarragoak lortu zituzten.
Hauteskunde legea
aldatuGalesko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.
Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.
Hautagai ber-bera hautesbarruti baten eta eskualde zerrenda baten batera aurkeztu ahal da, eta irabaztekotan bi eserlekuetatik bat hartzen du legebiltzarrean. Bestalde, 2014tik aurrera hautagai batek ezin du Legebiltzarrean eta Erresuma Batuko Komunen Ganberan eserleku bana izan. Herritar galestarrez gain, Galesen bizi ziren atzerritarrek ere bozkatu ahal izan zuten. Bozkatzeko adina 18tik 16ra jaitsi zen ere.
Legebiltzarraren egoera
aldatuOndoko taula honetan legebiltzarraren osaera adierazten du V. legealdiaren amaieran, hauteskundeak egiteko parlamentua desegin zenean.
Alderdia | Buruzagia | Eserlekuak | ||
---|---|---|---|---|
2016an | Biltzarra Desegitean | |||
Galesko Alderdi Laborista | Mark Drakeford | 29 | 29 / 60 | |
Plaid Cymru | Adam Price | 12 | 10 / 60 | |
Galesko Alderdi Kontserbadorea | Andrew RT Davies | 11 | 10 / 60 | |
Erreformarako Talde Independentea | Caroline Jones | 0 | 3 / 60 | |
Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia | Richard Suchorzewski | 0 | 2 / 60 | |
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia | Neil Hamilton | 7 | 1 / 60 | |
Galesko Liberal Demokratak | Jane Dodds | 1 | 1 / 60 | |
Bultzatu (Propel) | Neil McEvoy | 0 | 1 / 60 | |
Independenteak | - | 0 | 3 / 60 |
Alderdiak eta hautagaiak
aldatuHurrengo taulan hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politiko nagusiak ageri dira:
Inkestak
aldatuBarruti boza lerro argiekin adierazten da, eta eskualde boza lerro ilunagoekin.
Emaitzak
aldatuAlderdia | Ordezkaritza proportzional mistoa | Eserlekuak guztira | ||||||||||||
Hautesbarrutiak | Eskualdeak | |||||||||||||
Bozak | % | +/- | Eser. | +/- | Bozak | % | +/- | Eser. | +/- | Guztira | +/- | |||
Galesko Alderdi Laborista (Lab) | 443.047 | 39,9 | +5,2 | 27 | = | 401.770 | 36,2 | +4,7 | 3 | +1 | 30 | ▲1 | ||
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) | 289.802 | 26,1 | +5,0 | 8 | +2 | 278.560 | 25,1 | +6,3 | 8 | +3 | 16 | ▲5 | ||
Plaid Cymru (PC) | 225.376 | 20,3 | -0,2 | 5 | -1 | 230.161 | 20,7 | -0,1 | 8 | +2 | 13 | ▲1 | ||
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) | 54.202 | 4,9 | -2,8 | 0 | -1 | 48.217 | 4,3 | -2,2 | 1 | +1 | 1 | ▬ | ||
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) | 17.817 | 1,6 | -0,9 | 0 | = | 48.714 | 4,4 | +1,4 | 0 | = | ||||
Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia (AWAP) | 18.149 | 1,6 | - | 0 | = | 41.399 | 3,7 | -0,7 | 0 | = | ||||
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) | 8.586 | 0,8 | -11,7 | 0 | = | 17.341 | 1,6 | -11,4 | 0 | -7 | 0 | ▼7 | ||
Erresuma Batua Erreformatu (Reform UK) | 17.405 | 1,6 | - | 0 | = | 11.730 | 1,1 | - | 0 | = | ||||
Bultzatu | 8.864 | 0,8 | - | 0 | = | 9.825 | 0,9 | - | 0 | = | ||||
Gwlad | 2.829 | 0,3 | - | 0 | = | 6.776 | 0,6 | - | 0 | = | ||||
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) | 2.837 | 0,3 | +0,1 | 0 | = | |||||||||
Independenteak | 21.064 | 1,7 | +0,8 | 0 | = | 3.709 | 0,3 | +0,1 | 0 | = | ||||
Besteak | 4.589 | 0,4 | - | 0 | = | 9.856 | 0,8 | - | 0 | = | ||||
Guztira | 1.111.730 | 100 | 40 | 1.110.895 | 100 | 20 | 60 | |||||||
Zuriak eta baliogabeak | 6.354 | 0,57 | 7.493 | 0,67 | ||||||||||
Parte-hartzea | 1.118.084 | 46,78 | 1.118.388 | 46,82 | ||||||||||
Errolda | 2.389.879 | 2.388.860 |
Laburpena
aldatuEskualde bozak - Lortutako aulkiak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Ehunekoak | |||
Laboristak | 36.17% | |||
⤷ aulkiak▲ | 50.0% | |||
Kontserbadoreak | 25.08% | |||
⤷ aulkiak▲ | 26.67% | |||
Plaid Cymru | 20.72% | |||
⤷ aulkiak▲ | 21.67% | |||
LibDem | 4.34% | |||
⤷ aulkiak▼ | 1.7% | |||
Berdeak | 4.39% | |||
AWAP | 3.73% | |||
UKIP | 1.56% | |||
Besteak | 4.01% | |||
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez)(Galeseraz) «Welsh Parliament Election 2021 results» BBC News (Noiz kontsultatua: 2021/5/31).