Natalio Uhalde Landa (Iruñea, 1873 - Madril, 1951ko otsaila) nafar margolari eta karikaturagilea izan zen.

Natalio Uhalde
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1873
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1951ko otsaila (77/78 urte)
Hezkuntza
HeziketaIruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta kopista

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan ikasitakoa, 1894ko apirilean pintura eta marrazki akademia bat ireki zuen Iruñean, Txapitela kalean hain zuzen ere. Ikastetxe hori hogei urtez egon zen zabalik, hiriko hainbat lekutan. Urte horietan ez zion margolaritzan lan egiteari utzi.

Handik denbora gutxira, 1915ean, Uhaldek Nafarroako hiriburua utzi eta Madrilen kokatu zen, bertan arte-merkaturako aukera gehiago baitzeuden. Bere bizi-joan-etorriak beste bide batzuk markatu zizkion. Bere bizitzaren bigarren zati hori, 1915az geroztik, Pradoko Museoko obrak beste museo, enbaxada eta, bereziki, merkatu amerikarrarentzat kopiatzen eman zuen. Hori izan zen, azkenean, Natalio Uhalde arteaz bizitzeko bitarteko ekonomiko gisa bilatu zen irteera. Kopiatzaile arlo horretan nolabaiteko ospea lortu zuen, urteetan zehar merkatu zabal eta segurua mantenduz.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.