Natalia Kutxinskaia

sobietar gimnasta artistikoa

 

Natalia Kutxinskaia

(1967)
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1949ko martxoaren 8a (75 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg Lyceum 239 (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua48 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: natalya-kuchinskaya Edit the value on Wikidata

Natalia Aleksandrovna Kutxinskaiaerrusieraz: Наталья Александровна Кучинская — (Leningrado, gaur egungo San Petersburgo, Errusia, 1949ko martxoaren 8a) sobietar gimnasta artistikoa da, oreka-barrako probetan, asimetrikoetan eta lurzoruan aditua..[1] Sobietar Batasunarekin lehiatuz, 1968an txapeldun olinpiko bikoitza izatea lortu zuen.[2]

Kirolari ibilbidea

aldatu

Dortmundeko Munduko Txapelketan (1966), sei domina eskuratu zituen:

  • Urrezko hiru domina, asimetrikoetan, oreka-barra eta lurzoruan
  • Zilarra taldekako lehiaketan
  • Zilarra, banakakoan, Věra Čáslavská ondoren
  • Brontzea zaldi-jauzian

1968an Mexikoko Olinpiar Jokoetan, lau domina lortu zituen:

  • Urrea, taldekakoanTxekoslovakiaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik;
  • Urrea, oreka-barran
  • Brontzea, lurreko ariketan
  • Brontzea, banakakoa orokorrean Věra Čáslavská txekoslovakiarraren eta Zinaida Voronina herrikidearen ondoren.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu