Natalia Kasperskaia

errusiar enpresaburua

Natalia Ivanovna Kasperskaia[1] (errusieraz: Наталья Ивановна Касперская; Mosku, Errusia, 1966ko otsailaren 5a) — nazioartean Natalya Kaspersky izenaz ezaguna, bere abizenaren gizonezkoen aldaera baitarabil — errusiar enpresaburu teknologikoa da. InfoWatch enpresa-taldearen presidentea da. 1997an Kaspersky zibersegurtasun eta antibirus enpresaren sortzaileetako bat izan zen.

Natalia Kasperskaia

presidente-zuzendari nagusi

2003 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakНаталья Ивановна Штуцер
JaiotzaMosku1966ko otsailaren 5a (58 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k)Jevgeni Kasperki  1998)
Igor Axmanov  (2001 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Elektronika eta Matematika Institutua 1989)
The Open University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaKaspersky Lab

Facebook: natalya.kaspersky Youtube: UCuJNlfXJq5tLdk1i-FMZCVg Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Natalia Ivanovna Xtutser[1] (errusieraz: Наталия Ивановна Штуцер) jaiotza-izenaz, Moskun jaio zen 1966ko otsailaren 5ean sobietar ingeniari eta armagintzako langile familia batean.

1984 eta 1989 bitartean Matematika Aplikatua ikasi zuen Moskuko Elektronika eta Matematika Institutuan. Bere diploma-tesian erreaktore nuklear baten hozte sistem baten eredu matematikoa egin zuen. 1986an Jevgeni Kasperskirekin ezkondu zen.

1997an Kaspersky enpresa sortu zuen bere senarra Jevgenirekin eta beste bazkide batzuekin batera. 2007an Jevgenik Natalia kudeatze-postuetatik kendu zuen, bien arteko dibortzioagatik.

Erreferentziak aldatu