Nastassja Cipriani

matematikan eta fisikan doktorea

Nastassja Cipriani (Erroma, Italia, 1987) fisikaria eta matematikaria da.[1] Fisikan eta Matematikan doktorea da Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta Euskal Herriko Unibertsitatean hurrenez hurren, Spacelike submanifolds, their umbilical properties and applications to gravitational physics (euskaraz: Azpibarietate espazialak, bere propietate unbilikalak eta erabilgarritasuna grabitazio-fisikan) izenburuko doktore-tesia aurkeztuta, José María Martín Senovilla eta Joeri Van der Veken doktoreen zuzendaritzapean.[2]

Nastassja Cipriani
Bizitza
Jaiotza Erroma, 1987 (32/33 urte)
Herrialdea  Italia
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Lovainako Unibertsitate Katolikoa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria

José María Martín Senovilla doktoreak eta biek emakumeek Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika eta Fisika sailetan jasaten duten bereizkeria ikertu zuten, Emakundek diruz lagunduta.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Goikoetxea, Jakes. (2020ko otsailaren 21a). «Nastassja Cipriani, doktorea fisikan eta matematikan: “Gehienek ez dute ikusten emakumeen diskriminazioa”» Berria . Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 21a.
  2. (Ingelesez) Cipriani, Nastassja. (2017). (pdf) Spacelike submanifolds, their umbilical properties and applications to gravitational physics. . Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 21a.

Kanpo estekakAldatu